Asetu gabeko zainketa beharrak minbiziari aurre egitea lortu duten pazienteetan
View/ Open
Date
2020-05-27Author
Padura Blanco, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Minbizia intzidentzia altuko eritasuna izan arren (29. 532. 994 kasu berri estimatzen dira 2040rako mundu mailan), urteek aurrera egin ahala, pronostikoa nahiz heriotza tasak aldatuz joan dira, biziraupena handituz. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez biziraupen datuak, 5 urtetara, 45.215 kasuetakoa da. Gaixotasunaren diagnostiko eta tratamendu uneak kudeatzeko kontsentsuan oinarritutako gidak eskuragarri dauden bitartean, tratamendu aktiboa bukatu osteko fasearen jarraipena egiteko eta berton ager daitezkeen albo-ondorioei aurre egiteko, kontsentsu zailtasunak eta bat-etortze arazoak ematen dira. Jarraipen-plan hauen diseinua eta inplementazioa burutu aurretik, biziraupen fase horretan dauden pazienteen zainketarekin lotutako asetu gabeko beharrak identifikatu beharra dago. Helburu orokorra: Prozesu onkologiko bati bizirautea lortu duten pertsonen asetu gabeko zainketa beharrak identifikatzea extended eta permanent survival faseetan. Metodologia: Literaturaren errebisio sistematikoa burutu izan da; horretarako, hurrengo datu baseak kontsultatu izan dira: Medline, Cinahl, PsycINFO, Cochrane, Embase eta Cuiden. Honez gain, eskuzko bilaketa burutu da bi aldizkarietan (Journal of Cancer Survivorship eta European Journal of Cancer Care) eta ebidentzian oinarritutako baliabide elektronikoetan (RNAO, NICE). Bilaketa 2009. urtetik aurrera burutu izan da, 17 artikulu lortuz: 11 ikerketa kuantitatibo deskriptibo, 3 ikerketa kualitatibo, izaera mistoko 2 artikulu eta errebisio sistematiko 1. Emaitzak eta eztabaida: Alderdi fisikoan nabarmentzen diren arazoen artean, akidura, mina, chemobrain, asaldura gastrointestinalak, aldaketak gorputz itxuran, dispareunia eta amenorrea identifikatu izan dira. Alderdi psikosozialean aldiz, isolamendu soziala, asaldurak auto-kontzeptuan, antsietatea, tristura, beldurra eta bakardade sentimenduak nagusitzen dira. Amaitzeko, alderdi espiritualean esperantza eza eta galdurik egongo balira moduko sentimenduak nabarmentzen dira. Ondorioak eta inplikazioak: Landutako artikulu guztietan paziente hauen beharrak epe luzera mantentzen direla eta albo-ondorio hauei aurre egiteko nahiz pertsona hauen biderapena egiteko kontsentsuan oinarritutako jarraipen gidak beharrezkoak direla ikusi da. Honez gain, zainketa behar hauek asetu behar dituen erizainaren rola argi definituta ez dagoela antzeman da. Hortaz, garrantzitsua izango litzateke kontsentsu gidak diseinatzea (multidisziplinarrak) erizainaren rola definituz, pertsona hauen beharrak asetzeko.