Show simple item record

dc.contributor.advisorAldeano Merchan, Leire
dc.contributor.authorLinder Gabilondo, Nerea
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2020-05-27T17:32:51Z
dc.date.available2020-05-27T17:32:51Z
dc.date.issued2020-05-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43555
dc.description63 p. : il. -- Bibliogr.: p. 24-26
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: mundu mailan gertatzen ari den zahartzaro progresiboak arazoak ematen ditu osasun- eta maila-soziosanitarioan. Zahartzaroari dagokionez, 2050. urterako %22-ko portzentaia (2.000 milioi) izatea espero da eta gaur egun, 65 urtetik gorakoen artean %10-ak asaldura kognitiboak aurkezten ditu. Zahartzaroan egoera kognitiboaren endekapen graduala ematen den bitartean, narriadura kognitibo arinean (NKA) oinarrizko funtzio kognitiboen asaldura ematen da. Horregatik, zenbait tratamendu aurrera eraman dira gaitasun kognitiboak mantendu eta lantzeko, estimulazio kognitiboko interbentzioak, hala nola. Era honetan, erizainok interbentzio hauen aplikazioaz baliatu gaitezke, bizitzako fase zehatz hauetan gaitasun kognitiboak ahalik eta hoberen mantentzeko eta ondorioz narriadurak ekar ditzakeen galerak saihesteko. Helburua: zahartzaroaren prozesu fisiologikoan eta narriadura kognitibo arina daukaten pertsonengan estimulazio kognitiboan oinarritzen diren tekniken eraginkortasuna aztertzea da. Metodologia: helburuari erantzuna emateko literaturaren berrikusketa kritikoa burutu da. Gehien erabilitako hitz gakoak “zahartzaroa”, “narriadura kognitibo arina”, “estimulazio kognitiboa” eta “eraginkortasuna” izan dira ondoko datu base nazional zein internazionaletan: Cuiden, PubMed, PsycInfo, Medline eta Cinhal. Ingelesez eta gazteleraz idatzitako artikuluak onartu dira. Eskuzko bilaketaren bitartez RNAO, NICE eta Guía Salud erabili izan dira nahiz eta artikulurik ez aurkitu. Azken hamar urteetan argitaratutako artikuluak onartu dira. Azkenean, 15 artikulu izan dira esku artean. Emaitzak eta eztabaida: estimulazio kognitiboko interbentzioak egoera kognitiboan, bizi kalitatean, arlo psikologikoan eta funtzionaltasunean duen eraginkortasuna frogatu da literaturan aurkitutako eskala ezberdinen bitartez. Interbentzioak zahartzaroaren prozesu fisiologikoan egoera kognitiboan eta bizi kalitatean hobekuntza esanguratsuak ekartzen dituen bitartean, NKA-ean egoera kognitiboan, arlo psikologikoan eta funtzionaltasunean hobekuntzak ekartzen dituela frogatu da. Ondorioak eta mugapenak: artikuluen artean izandako mugapenak eta elkarren artean ezberdinak diren eskalak erabiltzeak, emaitzak interpretatzeko zailtasunak eman dituzte. Horregatik, arlo honetan ikerketa kuantitatibo gehiago egitea komeni da datuak falta direlako emaitzen arteko harremanak aztertzeko.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectprebentzioa
dc.subjectjokabide suizida
dc.subjectnerabea eta larrialdiak
dc.titleEstimulazio kognitiboko interbentzioak narriadura kognitiboa saihestenes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-05T08:16:04Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister102412-830418-08
dc.identifier.gaurassign104880-830418


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record