Show simple item record

dc.contributor.advisorZarandona Calvo, Jagoba
dc.contributor.authorPagalday Ruiz de Alegría, Leire
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2020-05-27T17:35:07Z
dc.date.available2020-05-27T17:35:07Z
dc.date.issued2020-05-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43556
dc.description46 p. : il. -- Bibliogr.: p. 22-24
dc.description.abstractMarko teoriko eta justifikazioa: Ostomia bat interbentzio kirurgiko baten bidez hutsa den errai bat gorputzaren kanpoaldearekin komunikatzean datza. Ostomia digestibo bat edukitzeak, kolostomia zein ileostomia, ondorio fisikoak, psikologikoak eta sozialak dakarkie pazienteei, egokitzapen prozesu bat bizi beharko dutenak; pertsonen bizi kalitatean eta garatu beharreko auto-zainketa gaitasunean eragina dutenak. Prozesu konplexu honetan erizainen interbentzio espezifikoen beharra nabarmentzen da, horien artean ebakuntza aurreko estomaren markaketarena. Interbentzio hau erizainek burututako prozedura da, ostomia kokatuko den lekurik aproposena aukeratzeko helburua duena. Horregatik garrantzitsua da pazienteen arreta plangintzaren barne dagoen interbentzioa eta hau daukan eraginkortasuna ezagutzea. Helburu orokorra: Ebakuntza aurreko artatzean burututako estomaren markaketa kolostomia edo ileostomia bat duten pazienteen auto-zainketan eta bizi-kalitatean daukan eragina aztertu. Metodologia: JBI scoping review metodologia jarraitu da. Artikuluak hurrengo datu baseetatik eskuratu ziren: Medline (Ovid), Medline (PubMed), Cuiden, Lilacs, CINAHL, Embase eta PsychoInfo-n. Esku bilaketa aurrera eraman zen Enfermería Clínica, Metas de Enfermería eta Journal of Wound,Ostomy and Continence Nursing (JWOCN) aldizkarietan. Gainera Praktika Klinikorako Gidak kontsultatu ziren, besteak beste RNAO eta Guía Salud. 2000. Urtetik aurrerako artikuluak aukeratu ziren, gaztelaniaz edo ingelesez zeudenak eta gaiarekin bat eta helburuari erantzuten zutenak aukeratuz. Emaitzak eta eztabaida: Ikerketen emaitzak, neurtzen zuten kontzeptuaren arabera sailkatu ziren, bizi kalitatea eta autozainketa besteak beste. Artikulu bakoitzean erabili zuten neurketa-tresnaren arabera ebaluatu ziren emaitzak, hala nola: Stoma QoL, COH-QOL-OQ, EORTC QLQ-C30, EORTC QOLQ-CR38, WHOQOL-Bref, Ostomy QoL eta Bondy Scale of Independence. Bizi kalitateari dagokionez artikulu gehienek bizi kalitatea maila altuagoa adierazi zuten talde interbentzioa talde kontrolarekin alderatuz. Auto-zainketari aztertu zuten artikuluen artean, hirutan ostomia maneiatzeko, husteko eta aldatzeko gaitasunean hobekuntzak aurkitu ziren. Ondorioak: Aztertutako ikerketak kontuan hartuz, bizi kalitatean zein autozainketan orokorrean ebakuntza aurreko estomaren markaketa interbentzio eraginkorra zela ondorioztatu da. Estomaren eraketak negatiboki eragiten du pazienteen bizi-kalitatean eta egokitzapenean. Beharrezkoa da erizainek artatze integralak burutzea, ebakuntza aurretik, ospitalizazioan eta kirurgia eta geroko aldietan, Batez ere, ebakuntza aurreko zainketak azpimarratzen, besteak beste, markatzea eta heziketa, horiek baldintzatzen baitute gero pazienteen bizitza. Baita gaur egun askotan egiten ez den faktore horri buruzko ikerketa berrien beharra ere.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectkolostomiaes_ES
dc.subjectileostomia
dc.subjectbizi kalitatea
dc.subjectautozainketa
dc.subjectebakuntza aurreko estomaren markaketa
dc.titleEstomaren markaketaren eragina ileostomia edo kolostomia duten pazienteen bizi-kalitatean eta autozainketanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-05T08:30:28Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister102378-837058-08
dc.identifier.gaurassign104882-837058


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record