Show simple item record

dc.contributor.advisorZarandona Calvo, Jagoba
dc.contributor.authorMariño Anakabe, Maitane
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2020-05-27T17:42:29Z
dc.date.available2020-05-27T17:42:29Z
dc.date.issued2020-05-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43557
dc.description49 p. : il. -- Bibliogr.: p. 24-27
dc.description.abstractESPARRU KONTZEPTUALA ETA JUSTIFIKAZIOA: Iktusa ondorio kognitibo, motore, komunikatibo eta emozionalak sortzen dituen gaixotasuna da. Ondorio horien artean, %21-38 artean afasia agertzen da: idatzizko zein ahozko lengoaian eragiten duen komunikazio defizita, pairatzen duten pertsonek komunikatzeko gaitasun eta bizi kalitatean galerak izaten dituztelarik. Afasia pairatzen duten indibiduoei zuzenduriko terapiei dagokionez, gutxi dira errekuperazio eta bizi kalitatea bermatzen duten interbentzioei buruzko ikerlanak. Horien artean, Hizkera eta Lengoaia Terapia (HLT) terapien gidaliburuaren arabera “gold standard” litzateke. Bestalde, errebisioetan oinarritutako ebidentziek terapia intentsiboei ere sostengua ematen diete, edozein delarik adina edo iktusa izan eta igarotako denbora. Azkenik, talde terapiari dagokionez, berdinen arteko elkarreraginerako aukera ematen duelarik, komunikazioaren berreskuratzean laguntzeaz gain, paziente hauek jasaten duten isolamendua gainditzeko aukera ere izan daiteke. HELBURU OROKORRA: Iktus osteko afasia pairatzen duten pertsonetan hizkera eta lengoaia terapia, talde terapia eta terapia intentsiboak komunikatzeko gaitasun eta bizi kalitatearen berreskuratzean duten eragina aztertzea. METODOLOGIA: Lan hau literaturaren errebisio kritikoa dugu. Horretarako, Medline (OVID), Medline (pubmed), Cinahl, Cuiden, psycinfo eta Lilacs datu baseak eta ebidentzian oinarritutako The Cochrane Library erakundea erabili ziren. Bertan, lengoaia naturala eta zientifikoa eta operadore boleanoak erabiliz, hainbat bilaketa ekuazio erabili ziren beharrezko ikerlanak eskuratzeko. Eskuzko bilaketa ere burutu zen STROKE AHA Journals, Enfermería Clínica, RNAO eta Journal of Advanced Nursing aldizkari eta Science Direct datu basean. EMAITZAK ETA EZTABAIDA: Hizkera eta lengoaia terapia komunikatzeko gaitasunaren berreskuratzerako eraginkorra dela dirudi afasiaren momentu kronikoan. Une oso goiztiarrean aldiz, ez da gomendatzen. Talde terapiari dagokionez, fase akutuan duen eragina aztertzeko informazioa falta bada ere, esan genezake fase kronikoan eraginkorra dela gure helburuari dagokionez. Azkenik, terapia intentsiboaz aritzean, komunikatzeko gaitasun eta bizi kalitatearen berreskuratzean emaitza positiboak ekarri arren, kontuan izan behar da neketsuegia izan daitekeela pazienteentzako, batez ere Iktusa izan osteko fase akutuan. ONDORIOAK: Iktus osteko afasia pairatzen duten pertsonetan zein terapia den egokiena jakin ahal izateko, pazientearen ezaugarri demografiko eta behar fisiko, emozional zein sozialak izan beharko ditugu kontuan. Izan ere, Hizkera eta Lengoaia Terapiak atentzio pertsonalizatua eskaintzen duen bezala, talde terapiarekin sozializazioa bultzatu daiteke. Era berean, batzuek terapia intentsibotik etekina atera dezaketen bezala, beste batzuentzako neketsuegia izan daiteke saturazioa eraginez. Horregatik, erizainon aldetik beharrezkoa izango da paziente bakoitzaren egoera kontuan izatea, beste edozein prozesutan bezala indibiduoaren beharretan oinarrituriko zaintza eskaini ahal izateko. Azkenik, aipatzekoa ikerlanaren emaitzak gure ingurura aplikatu ahal izateko hemengo osasun sisteman zentraturiko lanak izatea komenigarria litzatekeela, betiere bertako osasun profesionalen bidez emandako disziplina anitzeko zaintzan zentraturik. Baina batez ere, lagin tamaina egokia izango duten ausazko entsegu kliniko beharra izan da faltan.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectiktus
dc.subjectafasia
dc.subjectkomunikazioa
dc.subjectbizi-kalitatea
dc.subjectinterbentzioa
dc.subjecttalde terapia
dc.subjecthizkera eta lengoaia terapia
dc.subjectterapia intentsiboa eta berreskuratzea
dc.titleIktus osteko afasian terapia desberdinek komunikazio eta bizi kalitatean duten eraginaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-05T08:30:24Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister102377-761672-08
dc.identifier.gaurassign104839-761672


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record