Teknika inbasiboen ondoriozko minaren kontrola Neonatologiako Unitatean: metodo ez farmakologikoen eraginkortasuna
Abstract
Mina esperientzia sentsorial eta emozional desatsegina da, kalte tisular potentzial edo erreal batek sortua. Kontuan izanda jaioberrien min unbrala helduena baino baxuagoa dela, etorkizunean sor ditzakeen ondorioak askoz kaltegarriak dira. Haien maneiurako, metodo farmakologikoak eta ez farmakologikoak erabili daitezke. Horregatik, erizainen zeregina, jaioberrien mina murrizteko estrategia eta neurri farmakologiko zein ez farmakologikoak aplikatzea da.