Antsiolitiko eta hipnotiko sedagarrien kontsumoa Nazioartean eta Euskal Autonomia Erkidegoan: generoaren araberako ezberdintasuna
Ver/
Fecha
2020-06-02Autor
Del Palacio Totoricagüena, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Sarrera: Antsietate eta loezinaren prebalentzia handia da gizartean. Nahasmenduhoriek tratatzeko,antsiolitiko eta hipnotiko sedagarriak erabiltzen dira,hurrenez hurren. Antsiolitikoen artean bentzodiazepinak (BDZ) dauzkagu eta hipnotikoen artean Z-hipnotikoak, BDZ eta beste sedagarri batzuk. Hipotesia eta helburuak: Espainianpopulazioaren%16ak psikofarmakoren bat kontsumitu zuen2001-2002 artean, farmakorik erabilienak,BDZ-ak izan zirelarik. Ebidentziek diotenez,generoa aldagai esanguratsua da psikofarmakoen kontsumorako. Ikerlan honen helburuak honakoak izan ziren: 1)Nazioarteangertatzen den antsiolitikoen etahipnotiko sedagarrien kontsumoaren generoaren araberako analisiaegitea eta 2) 2006-2018an Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen den antsiolitikoen ta hipnotiko sedagarrien generoaren araberako kontsumoaren eremu edo landa ikerketa bat egitea.