Show simple item record

dc.contributor.advisorLersundi Ayestaran, Mikel
dc.contributor.advisorBarandiaran Lasa, María Teresa ORCID
dc.contributor.authorMujika Irulegi, Maialen
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2020-10-06T14:36:26Z
dc.date.available2020-10-06T14:36:26Z
dc.date.issued2020-10-06
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/46472
dc.description.abstractSarrera: dolua galera baten aurrean martxan jartzen den prozesu naturala da, helburua galera onartu eta inguru berrira egokitzea duena. Baina, bada gure gizartean haurrak doluaren inguruan duten gaitasuna gutxiesteko joera, lanketan eta aurre egite prozesuan negatiboki eragiten duena. Hortaz, haurraren abordatze egokia beharrezkoa izango da. Helburu orokorra: gertuko pertsona baten heriotza jasan duten 6-12 urte bitarteko haurrengan erizainaren interbentzioek duten eragina aztertzea. Metodologia: errebisio bibliografikoa gauzatzeko hainbat bilaketa-estrategia erabili dira eta hainbat datu basetan egin da bilaketa: BVS (Biblioteca Virtual de la Salud), Cuiden, Dialnet, Pubmed eta Cochrane. Horrez gain, informazio gehiago lortzeko, gaiarekin erlazio zuzena duten web-orri eta liburuak kontsultatu dira. Guztira, 30 artikulu, dokumentu eta liburu oinarri hartuta egin da lana. Emaitzak: pertsona maite baten galera haurrek haurtzaroan esperimentatu dezaketen egoera mingarrienetako bat da eta askotan segurtasun ezaren sentimendu indartsuarekin azaltzen da. Aurre egite eta sentimenduak adierazteko gaitasuna beren garapen kognitiboaren araberakoak dira, baita gurasoengandik jaso eta ikasitakoaren araberakoak ere. Sintoma psikosomatikoak izan ditzakete; horrez gain, jokabide aldaketak, erreakzio emozionalak, autoestimu baxua eta atzera pausoak adieraz ditzakete. Horrela, erizaina, ikastetxea eta familiaren bitartez jarraipen integrala eskaintzen zaio haurrari, behar duen segurtasuna eta momentuko beharrak asetzeko. Horretarako erizainaren paperak garrantzia izango du haur, guraso zein ikastetxeari sostengua eman eta nola jardun jakiteko. Haurra informatzea, errutinen normalizazioa mantentzea, emozioetarako leku irekia sortzea, erritualetan parte hartzeko aukera eskaintzea eta hildakoarekin lotura sinbolikoa mantentzea besteak beste, komunikazioa eta baliabide materialen erabilera lagungarri dela azpimarratuz. Doluaren ebazpena egokia ez den kasuetan, proba zehatzen bitartez baloratuko du erizainak. Ondorioak: haurrengan dolua bereziki konplexua den prozesua da, bere garapen kognitiboaren arabera sentimenduak eta ezaugarriak adierazten dituelako. Familia, ikastetxea eta erizainaren koordinazioaren bitartez haurraren beharrak asetzea ezinbestekoa da; horretarako, erizainaren eskutik heziketak garrantzia handia hartzen du. Prozesuan, komunikazioa eta baliabide materialak lagungarri izaten dira.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthaurraes_ES
dc.subjecterizaintza
dc.subjectdolua
dc.titleDoluak haurrengan duen eragina eta erizainaren rolaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-04-16T14:48:52Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeENFERMERíA IIes_ES
dc.identifier.gaurassign101060-835676


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record