“MGR” olatuen energia bihurgailuaren inplementazioa Bakioko hondakin uren araztegian
View/ Open
Date
2020-11-05Author
Castro Real, Ana
Metadata
Show full item recordAbstract
2010 urtean MGR olatuen energia bihurgailua aurkeztu zen. MGR bihurgailua itsas hondoan kostatik gertu paratzen da. Olatuen ur zutabe aldakorrak zilindro bat eragiten du, itsas-ura kostara ponpatu eta bertan, turbinatik pasa ondoren, energian bihurtzen da. Instalazio modularra da eta, proposatutako aurre-diseinuaren arabera, modulu bakoitzak 25 kW energia eman dezake. Kostako herrixkei eta industria eremuei energia gehigarriaz hornitzeko pentsatua dago. Saretik isolatuta dauden kostako guneentzat ez da egokia, olatuen eskuragarritasuna aldakorra baita. Gaur arte, ez da MGR bihurgailuaren prototiporik frogatu kokaleku errealetan.
Kokaleku posibleen azterketak Bakioko hondakin-uren araztegia (HUA) begiz jo du. HUA hori kostako amildegian barneratuta dago, ia itsas mailan itsasotik metro gutxitara. 2022an berritze-lanak aurreikusten dira, bertako instalazioen eraginkortasuna eguneratzeko. Egungo legediak, eraikuntzako kode teknikoak, eraikuntza berriek eta berritze-lanek xahutzen duten energia zati bat sortzera behartzen ditu. Horrela energia berriztagarriak eta auto-kontsumoa sustatu nahi dira.
Horrela berritze-lan horiek aprobetxatuz, MGR bihurgailua Bakioko HUEan ezartzeko, bideragarritasuna eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa aztertzea da. Araztegiek energia kontsumo handia dutenez, MGR bihurgailuak bere energia beharren zati bat aseko lituzke. Aspektu ekonomikoak ez dira aztertuko.