Show simple item record

dc.contributor.advisorLozano Valencia, Pedro José ORCID
dc.contributor.authorMateos Cabero, Andoni
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-18T17:01:56Z
dc.date.available2020-11-18T17:01:56Z
dc.date.issued2020-11-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48401
dc.description68 p. : il.-- Bibliogr.: p. 65-68
dc.description.abstractGradu amaierako lan hau, oro har, Gipuzkoako Araxes eta Basabe arroen paisaiari buruzko analisia, balorazioa eta alternatibak sortzean oinarritzen da. Markoaren aukeraketa, batez ere, desio pertsonaletik abiatuta jarri da mahai gainean, zuzendariaren onespenarekin berretsia, jakina. Ikerketa-lan labur honen bidez, lurraldean eragina duten paisaiaren alderdi subjektibo eta objektiboen alderdi fisiko, sozial eta identitarioak interpretatu nahi dira. Erronka da bi arroen paisaia-, natura- eta kultura-balioak aztertzea, zuzentzea eta ezagutaraztea, eta, horretarako, paisaia-ekintzako planetan aplikatzen den metodologiari jarraitzea. Araxes eta Basabe ibaien arroak nortasun kultural eta naturalaren parte dira, Tolosal-deako eskualdeari balio handiko paisaia natural eta dinamikoa bermatuz. Azken urteetan ahaztua izan den arren, bere antropizazio urriek bere balio handia berresten dute. Gauzak horrela, Paisaiaren Europako azken Hitzarmenak jasotzen duenari erreparatuz: “paisaia ondasun komuna da”, aurrez ezarritako paisaiaren ideia funtsean aldatu dela iku-sita, paisaiaren ikuspegi horri ere heldu nahi zaio aztergai dugun eremuan. Tokiko ingu-rumen- eta kultura-kezketan oinarritu behar da paisaiaren zentzua behar bezala interpre-tatzeko. Testuinguru berri horretan, paisaia eraikuntza zientifiko-tekniko konplexu bate-tik hura bizi eta hautematen duen biztanleriarekin sentitutako errealitate batera igarotzen da, eta bizitzaren, erreferentziaren eta identitatearen esparrutzat hartzen du. Lan honetan bi arroen lurralde osoa aztertuko da, paisaia-unitateak, helburuak eta kudeaketarako ja-rraibide orokorrak planteatuz. Oinarri horretatik abiatuta, planteatuko den metodologiak hiru ildo nagusi izango ditu. Lurraldearen azterketatik hasita, adar guztiak aztertu, identifikatu eta interpretatuko dira. Prozesu osoan, herritarren parte-hartzea funtsezkoa izango da, eta paisaia bere osotasu-nean ulertzeko, parte hartzeko galdetegi bat egingo da. Jarraian, bi arroen paisaia-plan-gintza osatzeko, eta aldez aurreko paisaia-faktoreen diagnostikoa osatzeko, paisaiaren gainean egin beharreko helburu zehatzak aurkeztuko dira, paisaia-kudeaketarako propo-samenekin amaituz, hau da, helburuei buruzko ekintza-ildoekin. Azken horiekin, gero, gogoeta egin eta komunitatearen esku jarri nahi da. Oro har, espazio hori berreskuratzeko eta indartzeko behar sozial eta teknikoak ondare historikoa, kulturala, naturalistikoa, paisajistikoa eta ekosistemikoa lantzea eta hobetzea eskatzen du. Eta aurkezten dudan lan hau urrats ona izango da lana horri ekiteko.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectpertzepzio-paisaia
dc.subjectpaisaia-neurriak
dc.subjectlurralde-antolamendua
dc.subjectparte-hartze soziala
dc.subjectpaisaia-unitatea
dc.titleAraxes eta Basabe haranen paisaiaren analisia, diagnosia, balorazioa eta ekintza-planen proposamenaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-27T08:49:43Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Geografía y Ordenación del Territorio
dc.contributor.degreeGeografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
dc.identifier.gaurregister103361-730435-09
dc.identifier.gaurassign100000-730435


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record