UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Arkeologia eta paisaia. Gudu Zibilaren azpiegitura ahaztuak: Bizkaiko frontearen aerodromoak.

Thumbnail
View/Open
Artikulu nagusia (4.059Mb)
Date
2020-11-18
Author
Garai López, Mikel
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/48402
Abstract
Gudu Zibilaren hasierak, Franco jeneralaren altxamendu militarraren ostean, Bizkai heterogeneo bat – ekonomikoki eta politikoki hitz egiten – izugarrizko ustekabean harrapatu egin zuen, batez ere Errepublika geografikoki bitan banandu egin zenean, iparraldeko probintziak bakartuta geratuz. Nahiz eta industria indartsu bat eta giza ahalmen handia izan bere gain, laster pairatzen hasiko zen bando nazionalaren nagusitasuna, italiarren eta alemaniarren armada boteretsuen laguntza izango zuena. Nagusitasun hau, nahiz eta orokorrean arlo guztietan eman, airean berebizikoa izan zen. Armada faxisten hegazkin-ahalmenaren aurrean, iparraldeko errepublikak ezer gutxi egin zezakeen bertan zeuzkaten aparailuekin eta azpiegiturekin. Laster, Euskadiko gobernua hasi zen bere eskuetan zegoen guztia egiten, gaitz honi lehenbailehen erantzun eraginkor bat ematearren. Erantzun hauetako bat hegazkin eta aerodromo zibilen militarizatzea izango zen, baina guda garatzen zen heinean beharrezkoa izango zen egoera berrietara egokitzea. Atzerritik heldutako hegazkin handi eta militarrak hartu ahal izateko planteamendu berri bat agertu zen aerodromoen inguruan, beharrezkoak ziren tipologia ezberdineko zelaiak eraikitzea, bakoitzak helburu ezberdinera bideratuak egongo zirenak. Lan honetan aztertuko ditugu gudan zehar Bizkaiko frontearen barnean emandako aerodromoak, hasieratik etengabe operatiboak egon zirenetatik, alferrean eraiki egin zirenak arte. Guztira sei aerodromo identifikatu egin dira, guztiak euren artean desberdintasun anitzak izanik bai neurrietan, tipologian, helburuetan eta kokapenean. Analisi hau aurrera eramateko miaketa fitxak erabiliak izango dira ikerketa-objektu oinarri gisa, kokalekuen gainean egindako ikuskapen sakonaren ondorioz. Hauek osatzeko eskura izan diren iturri guztiak erabiliak izan dira, hala nola dokumentuak, argazkiak,mapak edota elkarrizketak. Askotan, informazio gabezia izango da lan honekin batera presente egongo den elementua, sakonki landu ez den gai baten aurrean baikaude. Ikuspegi arkeologikotik abiatuz, aerodromo bakoitzaren bilakaera aztertzen saiatuko gara, hauen planteamendu eta errekerimendu administratiboa jaio zenetik, azpiegitura utzi, galdu edo suntsitua geratu zen arte, jakina, eraikuntza eta egokitze fasetatik pasatuz. Halaber, aerodromo bakoitzaren kokapena aztertuko da, haien artean errepikatzen diren patroi geografikoak identifikatuz eta eremu bakoitzaren ezaugarri edo espezifikazioak zein izan daitezkeen ikusiz. Azkenik, gerraren amaieratik gaur egunera arte kokapen bakoitzak izan duen bilakaera ikusiko dugu. Bilakaera horrek, kasu askotan, Bizkaiko gerraosteko eta trantsizioko ekonomia- eta hirigintza-estrategien berri emango diguna. Lan honen helburua lehenbiziko – gainazaleko – azterketa bat egitea izango da, izenburuan esaten den bezala, ahaztuak geratu diren azpiegituren inguruan, epe laburreko etorkizun batean haien balio historikoak merezi duen aitormena lortuko dutelakoan.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka