Show simple item record

dc.contributor.advisorErkizia Martikorena, Aintzane
dc.contributor.authorPrieto de Garay, Ander Carlos
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-18T17:26:04Z
dc.date.available2020-11-18T17:26:04Z
dc.date.issued2020-11-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48415
dc.description38 p. : il.-- Bibliogr.: p. 35-38
dc.description.abstractLan honetan, Espainiako imajinagintza arloan, estetika barrokoak XIX. mendetik aurrera gaur egunera arte izan duen biziraupen eta eboluzioa aztertzen dugu. Halaber, Quintín de Torre eskultorea eredutzat aurkezten dugu, imajinagintza barrokoaren arrakasta euskal lurralde periferikora ekarri zuen artista bezala. Lana hiru gorputzetan antolatu dugu. Lehenengoan, irudi erlijiosoari sarrera orokorra egiten diogu, Aro Garaikidean izan duen bilakaera soziokulturala laburki azalduz. Irudiak zibilizazio primitiboetatik izan duen eragin soziala, batez ere sinesmen eta erlijioetan, egokia da aipatzea lanari sarrera emateko. Irudi kristauan zentratzen gara, horren barneko berezitasunak azalduz lehenik; eta bigarrenik, XIX. mendean bizi izan zuen krisia eta mende horren bukaeratik izandako garrantziaren berpiztea azaltzen dugu laburki. Bigarren atalean, Aro Garaikideko Espainiako imajinagintzan estetika barrokoak izan duen eboluzioan sakontzen dugu. Lehenik, imajinagintza barroko espainiarrari sarreratxo labur bat egiten diogu, eta segidan barrokoaren nozioa garatzen dugu, teorialari batzuen ekarpenak aipatuz, imajinagintzara aplika daitezkeen ezaugarriak kontuan hartuz. Ondoren, imajinagintza garaikidean sartuta, arte honek gizartearen pentsaera eta ohiturak direla eta izan dituen aldaketak aurkezten ditugu. XVII. mendean eta XVIII. mendeko lehen hamarkadetan arrakasta gorena lortu ondoren, ideia ilustratuen eta Akademiaren indar-hartzearekin batera imajinagintzaren dekadentzia eta horren barnean egon zen eredu neoklasikoaren eta emaitza plastiko barrokoen arteko liskarra azaltzen dugu. Gero, estetika barrokoaren birkontsiderazioaren azalpenari ekiten diogu, XIX. mende amaieratik aurrera eman zena, 1874ko errestaurazio borboitarrarekin batera, hemendik aurrera erlijiozkotasun katolikoa itzularazi baitzen. Elizak desamortizazioetan eta garai erreformistetan galdutako ondasun askoren berreskurapenaz aparte, Aste Santuaren eta kofradien populartasunaren berreskurapena azpimarratzen dugu, imajinagintzaren eta imajinaginen birloraldiaren faktore nagusi gisa. Honekin argi ikusten dugu Barrokoa ez zela XVIII. mendean geratu, eta nozio eta estetika unibertsal gisa, XX. mendeko imajinagintzan hegemonia lortu zuela. Imajinagintza barrokoaren ekoizpen masiboaren eraginez sortutako eskola neobarrokoa ere aipatzen dugu, eta neobarrokoaren kulturaren baitan eman diren berrikuntzak: imajinagintza neobarroko gay delakoa, esaterako, edota industrialki seriean produzitutako irudi erlijiosoen fenomenoa. Azken atalean, Quintín de Torre (1877-1966) eskultorearen kasua aurkezten dugu lan honetan. Izan ere, imajinagintza barroko garaikidearen testuinguruan, eskultore bilbotar honek imajinagintzaren loraldi nazionala euskal periferiara ekarri zuen, bere formazioan jasotako eraginak zirela eta. Valladoliden eta Gaztelako beste puntu batzuetan egona, Gregorio Fernándezen eta bere jarraitzaileen ezaugarri tekniko eta formalak bere obra askotan aplikatu zituen, elizetarako irudiak, erakusketatarako eskulturak eta prozesioetarako pausuak izan zitezkeenak. Horrez gain, egur polikromatuan egindako imajinagintzaren teknika eta tratamendua erretratu partikular batzuetan aplikatu zuen, aurrekoarekin guztiarekin eta bere gainontzeko obra anitzarekin trebetasun handiko eskultoretzat kontsakratu zelarik. Lan honi artista zehatz batekin amaiera ematea aurreko orrialdeetan zehar azaldu diren kontzeptuak kasu zehatz batekin lotzea ahalbidetzen digu; gainera, imajinagin hutsa izatetik urrun, diziplina anitzeko eskultorea zela eta bere eskultura erlijiosoan ukitu pertsonal nabariak aplikatu zituela kontuan hartzen dugu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectimajinagintza
dc.subjectbirloraldi
dc.subjectimajinagin
dc.subjectbarroko
dc.subjectneobarroko
dc.subjectQuintín de Torre
dc.subjectirudi
dc.titleEstetika barrokoaren biziraupena Espainiako imajinagintza garaikidean. Quintín de Torre eskultorearen adibidea.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-02T11:47:12Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister104400-844052-09
dc.identifier.gaurassign99234-844052


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record