Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía Ibaibarriaga, Naroa
dc.contributor.authorGoñi González, Nagore
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-18T17:32:35Z
dc.date.available2020-11-18T17:32:35Z
dc.date.issued2020-11-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48419
dc.description68 p. : il.-- Bibliogr.: p. 28
dc.description.abstractHeriotza gertakizun indibidual bat den bitartean, hileta erritu oro, bai sinpleena edo pobreena ere, gizarte gertakizun bat da; beti izanen da beste pertsona bat hura aurrera eramango duena, eta beti izanen da gertakizun sozial bat. Historiaurreko gizarteen ezagutzan aurreratzeak, hura osatzen zuten indibiduo ororen gaineko ulermenean sakontzea dakarrela defendatzen dugu: emakumezkoak, gizonezkoak, helduak eta haurrak. Horrela ez balitz, gizarte haien inguruko irudi ez-osotu eta distortsionatu bat eraikitzen egongo ginateke. Hileta errituen munduak espresuki bizidunen munduaren isla izan behar ez duela baldin badakigu ere, eta beraz, ondorio borobilak eskaintzeak berarekin dakartzan arriskuak saihesten ahalegindu behar bagara ere, gizarteen egitura sozial eta ideologikoaren alderdi batzuk bistaratzeko hileta erregistroak eskaintzen digun informazio ugaria azpimarratu behar dugu. Heriotzaren eta Generoaren arkeologiak eta Antropologia fisikoak eskaintzen dizkiguten ildo teorikoei jarraiki, Euskal Herriko eremu geografikoan -hau da, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan -arkeologikoki identifikatutako eta ikertutako hileta errituak genero ikuspuntutik aztertzen ahalegindu gara. Horretarako, giza hezurren aztarnak dituzten aztarnategien zerrenda bat osatu dugu, gure lanaren sustraitzat jo dugun taula bat osatuz. Finkatutako hainbat irizpideei jarraiki, horien artean hileta erritu kontsideratutakoak eta azterketa antropologikoak eta bereziki sexu azterketak dituzten horien aukeraketa gauzatu dugu. Garai krono-kulturalka sailkatuz, aztarnategietako bakoitzeko hilobiratze eta gizabanakoek eskaintzen dizkiguten datuak eskainiz. Genero eta identitateen eraikuntzan sakontzeko lagungarri izan daitezkeen alderdietatik, lana proposamen bat den heinean, hiru baino ez ditugu landu, etorkizuneko azterketa sakonagoei bidea irekita utziz. Gure oinarri izan diren subjektuen sexua eta adina, sexu ratioa, indibidualtasun markagailua eta hilobi-egituren tipologia izan dira landu ditugun alderdiak, demografia eta hileta jarduerekin zuzenean lotutakoak, horretarako taula, grafiko eta formula desberdinak erabili ditugularik. Analisia egiteko baliatutako alderdietatik ateratako ondorioak polemiko eta eztabaidagarriak izan badaitezke ere, datuetatik abiatuta, bistakoa dirudi Euskal Herriko historiaurreko hileta-erregistroan ematen den sexu maskulinoaren gain-errepresentazioa edo sexu femeninoaren infra-errepresentazioa. Gure lanaren helburua emakumeen aurrean gizonezkoek hileta errituetara izan zuten sarbide sarriagoaren arrazoia azaltzea ez bada ere, praktika eta hautaketa horien zergatiak sozialak edo kulturalak izan zitezkeela esatea egokitzat jo dugu
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskal Herriko historiaurreko hileta errituak genero ikuspuntutik aztertzeko proposamen bat.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-03T10:03:02Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister104519-853419-09
dc.identifier.gaurassign99629-853419


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record