Show simple item record

dc.contributor.advisorBengoechea Rementería, María Belén ORCID
dc.contributor.authorCarrasco Cobo, Gontzal
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:25:33Z
dc.date.available2020-11-20T18:25:33Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48499
dc.description35 p. : il.-- Bibliogr.: p. 33-35
dc.description.abstract“Hiri Arkeologia Euskal Autonomia Erkidegoan. Lekeitio hiribilduaren aztergai kasua” izenburutzat duen idazki hau bi bloke handitan banatzen da. Lehenengoak, Hiri Arkeologiaren inguruan jarduten du, eta marko geografiko zehatz batean atxikitzen da: Euskal Autonomia Erkidegoa. Bertan ikusten diren karakteristika ezberdinak, bigarrenik, hiribildu batera eramaten dira. Lekeitio izan da aztergai kasua, eta atal horretan txertatu dira Hiri Arkeologiaren ezaugarri ezberdinak. Idazkiari sarrera bat egin ostean, erabilitako metodologia eta lortu nahi diren helburuak finkatzen dira, idazkiaren garapenean ezinbestekoak izango direlako. Argibide hauekin, lehen atal handiarekin jarraitzen du lanak, Hiri Arkeologiaren aferarekin hasiz. Hasiera bateko definizio bat ematerako orduan, argi geratzen da ez dela zeregin erraza, eta horren ordez, aurkezten dituen ezaugarrien azalpenera jotzen da. Ezaugarri horiek azken hamarkadetan burututako jardueraren ondorio diren heinean, Europa eta Espainiar Estatuan izandako bilakaera analizatu da. Bertan, II. Mundu Gerraren ondorengo Ingalaterrako hirien berreraiketek diziplinaren hasierako uneak suposatu zutela ikusten da, eta XX. mendean bigarren erdialdean izandako garapena azaltzen da; bukatzeko, egun krisialdi garai batean aurkitzen dela azpimarratuz, honen faktore ezberdinak komentatzen dira. Honekin, jorratu nahi izan den Euskal Autonomia Erkidegoaren marko geografikoa hobe ulertu da, testuinguruan jarri den heinean. Esparru hau jorratzerako orduan, beraz, bertako Hiri Arkeologia balioan ipini da, eta azken hamarkadetako jardueraren sintesi bat burutu da. Bloke hau amaituta, aipatu diren ezaugarriak aztergai kasu batean nola aplikatzen diren ikusi nahi izan da bigarren atal handian. Bertan, Lekeitioko Hiri Arkeologia jardueraren analisi bat egin da, hiribilduak aurkezten duen interes arkeologikoa azalean utziz. Analisi horren helburu nagusia azken hamarkadetako Arkeologiak izandako ekarpenak baloratzea izanik, alde batetik, 1990eko hamarkadatik aitzina burututako jarduera guztia ikusi da, proiektu eta interbentzio garrantzitsuenak atxikiz. Horretarako, dokumentazio lan bat egitea ezinbestekoa izan da, hiribilduan bertan egindako interbentzio arkeologiko guztiak kontabilizatu direlarik, bestelako baliabide grafikoak ere lagungarri izan diren bitartean. Hau oinarri izanik, hurrengo azpiatalean hiribilduak izandako hirigintzaren garapena azaldu da, garai historiko ezberdinen arabera; bertan, gakoak diren afera batzuetan gehiago sakondu da, eta baliabide kartografikoak lagungarri izan dira. Horrela, argi uzten da erromatar finkamenduak hartzen duen garrantzia, eta berau mugatzeko egin diren saiakerak. Gainera, hiribilduaren fundazioaren unean ere ikusmira jarri da, eta lehendik Lekeition aurkitzen zen herrixkaren garrantzia azpimarratu da. Bertan, Erdi Aroaren bukaeran altxatzen diren harresi ezberdinek toki berezi bat izango dute, ikusiz hiribilduan ikertzeko elementu guztiz interesgarriak direla. Horrez gain, burututako interbentzioetan izandako aurkikuntza garrantzitsuenak ere kontuan izan dira, testuan zehar atxiki direlarik. Honekin, beraz, hasiera batean planteatzen zen xede hori lortu da, jarduerak izandako ekarpenen balorazioarekin amaituz. Lanarekin bukatzeko, ondare arkeologikoaren hedapenak hartzen duen garrantziaren inguruan jardun da, beste behin, Lekeitioko kasuaren barruan. Horregatik, ekimen ezberdinak aipatu dira, dibulgazio horren balioa argi utziz. Gainera, lan guztiaren zehar esandakoa borobiltze aldera, azken ondorio batzuk bota dira, Hiri Arkeologia orokorrari eta aukeratutako aztergai kasuari buruzkoak; horrez gain, etorkizunerako proposamen batzuekin zarratu da idazkia.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectarkeologiaes_ES
dc.subjecthiri arkeologia
dc.subjectEuskal Autonomia Erkidegoa
dc.subjectLekeitio
dc.titleHiri-arkeologia Euskal Autonomia Erkidegoan. Lekeitio hiribilduaren aztergai kasua.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-02T06:57:05Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister104326-733740-09
dc.identifier.gaurassign99556-733740


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record