Show simple item record

dc.contributor.advisorDiaz de Gereñu Lasaga, Leire
dc.contributor.authorGabirondo Zelaia, Maider
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:32:15Z
dc.date.available2020-11-20T18:32:15Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48503
dc.description100 p. -- Bibliogr.: p. 31-32
dc.description.abstract“Euskararen arloan ahozko euskararen hizkuntza-azterketa ugari egin dira gurean, bereziki, dialektologia eta fonologiaren arloan, eta era berean, diskurtsoaren analisiaren barruan ere pixkanaka ugaritzen joan dira (Alegria, 2009). Lan honetan solasaren azterketara mugatuko gara, ahozko hizkuntzaren azterketa pragmatiko eta diskurtsiboan berebiziko garrantzia duelako genero honen azterketak. Izan ere, Levinsonek (1983) dio solasa hizkuntzaren erabilera prototipikoena dela, hizkuntzarekin kontaktuan jartzeko dugun lehen modua, baina bariazio garrantzitsuak egon daitezke eta testu-generoaren arabera solasa ezberdin agertuko zaigu egituratua. Horrela, ez da berdin lagunarteko solasa (Briz, 1998) eta irrati-elkarrizketa batean aurkituko dugun solasa (Larrazabal & Larringan, 2007). Solasa aztertzeko ikuspegiak askotarikoak izanik, lan honen bidez, zehazki, izaera dialogikoa duten euskarazko komunikabideetako hainbat saiotan solasaren hitz txandakatzeen alternantzia printzipioa eta horien trantsizio moduak aztertu dira. Uste dugu saio bakoitzaren izaera eta helburuen arabera solasaren egituraketa modu bereizgarrian agertuko dela, oinarrizko printzipio dialogikoak jarraitu arren. Azterturiko saioak Gaztea Dida irratsaioa eta telebistako Azpimarra eta Herri People dira. Bi atal nagusik gorpuzten dute lana. Batetik, atal teorikoan, solasa gertakari diskurtsibo moduan ezaugarrituko da. Haren egituraketa gobernatzen duten printzipio testual eta komunikatiboak jorratuko ditugu. Horien artean dira “alternantzia printzipioa” eta baita baita hitz txanden arteko trantsizioa egiteko moduak ere. Horrez gain, aukeratutako testuak komunikabideetako testu-generoak direnez, zehazki elkarrizketa-kazetaritza generoaren ezaugarriez jardungo da atal honen bukaeran. Bestetik, azterketa praktikoaren atala, aipatu komunikabideetako hiru saioen azterketak osatuko du. Lehenik, azterketarako corpusa aurkeztuko da. Horren ostean, erabili dugun azterketa metodologia azalduko da eta azterketarako emaitzak emanen dira. Solasaren hitz txanden gauzatze moduen ezaugarritzearen emaitzek erakutsi digute aztertutako saioek hitz txanden alternantzia printzipioa jarraitzen dutela oinarrian, baina alde esanguratsuak ere agertzen direla testuen artean. Aztertutako saioak zenbat eta distantzia komunikatibo handiagoa izan baldintza komunikatiboen aldetik (Koch eta Osterreicher, 2007), orduan eta modu zurrunagoan beteko da alternantzia printzipioa eta trantsizio moduak ere eten bidezkoak izango dira.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHitz txanden alternantzia euskarazko komunikabideetako hiru saiotan: "Herri people", "Azpimarra" eta "Dida" saioen azterketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-05T06:26:16Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister104766-754584-09
dc.identifier.gaurassign82714-754584


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record