UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Lesakako ahoskeraren azterketa

Thumbnail
View/Open
GrAL_Sanz.pdf (448.9Kb)
Date
2020-11-20
Author
Sanz Badiola, June
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/48514
Abstract
Egunerokotasunean hiztun guztiok hizkera desberdinak erabiltzen ditugu, egoera, solaskidea, gaia edota asmoa, besteak beste, baldintzatua. Testuinguruaren arabera hiztunak erregistro bat edo beste erabiltzearen hautua egingo du. Bestela esanda, etxean edota lagunartean egingo dugun hizkera eta jendaurreko aurkezpen batean egingo duguna, oro har, ez da berdina izango. Hizkera-mailen arteko sailkapena egiterakoan, gutxieneko sailkapen bat egitearren, lagunarteko hizkera eta hizkera jasoa bereiz daitezke, bi hauek continuum baten ertzak izanik, izan ere, bi ertz hauen artean beste hainbat hizkera-maila bereizi baitaitezke. Ahoskerari dagokionez, ahozkoak berezkoa du aldagarritasuna. Izan ere, egunerokotasunean egiten dugun ekintza naturala izanik, hitz egiterakoan alderdi fisiko, psikologiko, emozional edota soziologikoek eragina dute ahoskeran. Honez gain, gorago esan bezala, egoerak, igorri nahi den mezuak edota solaskideak ere eragina dute ahoskeran. Hala nola, egoera lasaiagoetan (etxean, lagunartean…) hots galtze eta hots ordezkatze gehiago gertatu ohi da, egoera formalagoetan baino, azken hauetan esaten duguna eta nola esaten dugun gehiago kontrolatu ohi baitugu. Fonologiaren alderditik begiraturik, hizkera arduragabean lenitio edo ahultze bilakabide gehiago gertatu ohi dira eta hizkera zainduan berriz, fortitio edo indartze bilakabideak. Hau guztia kontuan harturik, 1998an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zaindurako arau proposamenak plazaratu zituen. Arau hauek hizkera jasorako badira ere, garrantzitsua da arauen izaera malguaren ideia kontutan izatea. EBAZen izaera malgua bi ardatzetan du oinarri: ardatz geografikoa eta funtzionala. Izan ere, arauak ematerakoan, alde batetik, kontuan hartzen dira ahoskerak izan dezakeen aldagarritasun geografikoa, eta bestetik, hizkera jasorako proposaturikoaz gainera, beste hizkera-mailetarako egin daitezkeen ahoskerak ere aipatzen dira. Hau ikusirik, lan honetan Lesakako hizkera jasoa eta lagunartekoaren ahoskeren artean gertatzen diren bilakabideak aztertuko ditut EBAZ arau edo gomendioak oinarri harturik. Horretarako, hizkera jasoan eta lagunarteko hizkeran ari diren hainbat lesakarren hotsak bildu ditut. Hizkera jasoari dagokionez, Xorroxin Irratiara Hau guztia kontuan harturik, 1998an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zaindurako arau proposamenak plazaratu zituen. Arau hauek hizkera jasorako badira ere, garrantzitsua da arauen izaera malguaren ideia kontutan izatea. EBAZen izaera malgua bi ardatzetan du oinarri: ardatz geografikoa eta funtzionala. Izan ere, arauak ematerakoan, alde batetik, kontuan hartzen dira ahoskerak izan dezakeen aldagarritasun geografikoa, eta bestetik, hizkera jasorako proposaturikoaz gainera, beste hizkera-mailetarako egin daitezkeen ahoskerak ere aipatzen dira. Hau ikusirik, lan honetan Lesakako hizkera jasoa eta lagunartekoaren ahoskeren artean gertatzen diren bilakabideak aztertuko ditut EBAZ arau edo gomendioak oinarri harturik. Horretarako, hizkera jasoan eta lagunarteko hizkeran ari diren hainbat lesakarren hotsak bildu ditut. Hizkera jasoari dagokionez, Xorroxin Irratiara (Bortziriak-Baztan-Malerreka eta Bertizarana biltzen dituen eskualde hedabidea) jo dut, bertan ari diren hainbat lesakar hiztunen hotsak biltzeko. Lagunarteko hizkera jasotzeko berriz, eguneroko hizkera egiteko eskatuz, bi lesakar elkarrizketatu ditut. Azterketa egiterakoan lehenik, bi hizkera-mailetan bildutako datuak EBAZen arauen hurrenkera jarraiturik eman dira, horien azterketa hurrengo atalerako utziz. Datuen azterketarako, fortitio/lenitio banaketa ardatz harturik, kasu bakoitzean bilakabide fonologikorik gertatu den eta zein bilakabide gertatu den aztertu da. Behin azterketa eginda, espero zen bezala, hizkera arduragabean lenitio gehiagago gertatu direla ikusi da.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka