Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorRuiz de Azúa Echebarria, Martín Nicolás
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-24T16:54:24Z
dc.date.available2020-11-24T16:54:24Z
dc.date.issued2020-11-24
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48574
dc.description29 p. -- Bibliogr.: p. 28-29
dc.description.abstractIruñeko Antso III.a (1004-1035) errege nafar handienetarikoa da, baita ezezagunetarikoa ere. Errege honek Iberiar Penintsulako Erdi Aroko erreinu kristauen hegemonia politikoa lortu zuen, Rey de los reyes de España izendapena lortuz. Haren jaraunspenak eztabaida historiografiko anitz sortu ditu, horren inguruan bi alderdi sortzeraino: batetik, erregeak bizirik zegoelarik bere menpeko erreinuak semeen artean banatu zituela defendatzen duena, XII. mendeko kroniken esanetan oinarriturik (Antso Nagusiaren garaiko dokumentuak urriak dira); bestetik, lehenseme Gartzeari erreinu guztietako autoritate politikoa oinordetzan utzi eta beste semeak haien lurretan botere politikoarekin altxatu ziren aldekoak. Erreinu-banaketaren tesia auziaren inguruan egindako interpretazio tradizionala da, aho batez onartua XX. mende erdialderaino, Ubieto Arteta eta Ramos Loscertales bezalako historiagileen eskutik semeen arteko banaketa kolokan jarri arte. Modesto Lafuente ordezkari duen XIX. mendeko historiografia nazionalak Antso Nagusiaren banaketa hori kristau eta musulmanen arteko lehia sekularraren testuinguruan irakurri zuen; ez dugu ahaztu behar 1960-1970eko hamarkadetara arte errekonkista Erdi Aro penintsularra interpretatzeko oinarrizko elementua zela. Horregatik, Iruñeko erregearen erreinu-banaketa ez zen begi onez ikusi: garaiko ideala musulmanak Iberiar Penintsulatik kanporatzeko kristauen batasuna zen. Izan ere, nazio espainiar berriaren legitimazio historikoa lortzeko, katolikoak espainiarrekin identifikatu eta musulmanak kanporatu beharreko atzerritarrak bihurtu zituzten, XIX. mende hasierako frantziarrekin paralelismo bat eratuz. Hurrengo mendean zehar, historiografia nazionalaren oinarriak mantendu arren, lan historikoen helburuak aldatu ziren, egoera politikoarekin batera. Mende hasierako euskal nazionalismoaren hazkundeak Gregorio de Balparda bezalako historialariak nazionalisten esanak gezurtatzera bultzatu zituen, Nagusiaren banaketa testuinguru lokalista batean interpretatzen hasi zelarik. Nafarroa Euskal Probintziak eta Gaztela konkistatu nahi zituen erreinu handinahi gisa aurkeztu zen, Erdi Aroko estatu desberdinen izaerak ikertzeko joeraren testuinguruan. Frankismoak aurreko bi joerak hartu eta bere proiektua legitimatzeko erabili zituen erregimeneko intelektualen bidez, haien artean Fray Justo Pérez de Urbel. Honek erreinuen ezaugarri psikologikoetan sakondu zuen lehen momentu batean, Nafarroa eta Gaztelaren interesen arteko talkan gaztelauekin lerrokatuz. Hala ere, mende erdialdeko teoria berriek Iruñeko erregearen banaketa berrikertzera behartu zutenean, lurraldeen arteko interes-gatazken auzia baztertu eta XIX. mendean Modesto Lafuentek aurkeztutako kristau eta musulmanen arteko gatazkaren kontestura bueltatu zen.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleIruñeko Antso Nagusiaren erreinuen banaketa: azterketa bibliografiko bat.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-29T11:24:24Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister103974-844053-09
dc.identifier.gaurassign98683-844053


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record