Bigarren aukeraren mekanismoa pertsona fisikoen konkurtsoan
Abstract
Lan honen helburu nagusia Espainiako ordenamendu juridikoaren bigarren aukera mekanismoaren funtzionamendua ulertzea da. Lanaren oinarria legearen eta jurisprudentziaren eraldaketan datza, ondoren gaur egungo araudia aztertuko delarik. Figura horren garapena eta garrantzia ulertzeko, baita bere eraginkortasuna ulertzeko ere, Espainiako sistema juridikoa Amerikako, Frantziako, Alemaniako eta Italiako sistemekin alderatuko da.