Adimen emozionala bitartekaritzaren esparruan. Sortzen diren emozioei gerturaketa
View/ Open
Date
2020-07-06Author
Sagredo Etxenike, Eneko
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken urteotan espetxe zigorraren eraginkortasuna zalantzan jarri da hainbat esparrutan, eta honek beste justizia metodologia
batzuen beharra bultzatu du. Justizia berriztagarria da Europatik eratorritako korronte nagusiena eta honekin batera
bitartekaritzaren prozesua, zeinak zigorrean baino gehiago, inplikatutako alderdien sentimenduetan eta sortutako kaltea
konpontzeko nahian arreta jartzen duen. Sentimenduak tartean jartzen dituen eredu bat den heinean, Adimen emozionalari
ematen dion garrantzia ezagutu nahi da, gizakia emozionala bait da eta egitate deliktibo batean bizi ditzaken sentimenduak
maneiatzen ikasi beharra du, jarrera egoki bat izan eta egitateen itxiera osasuntsu bat egin ahal izateko. Bitartekaritza
zerbitzuko bi langile elkarrizketatu dira, gai garrantzitsuenei buruz dituzten iritziak jasotzeko eta gogoeta egiteko. Indarra
hartzen ari den bide bat da, baina erakundeen aldetik baliabide gehiago eskaini beharko lirateke, hezkuntza emozionala
txikitatik lantzeaz gain, pertsonen arteko arazoak hitzaren bidez konpontzeko gaitasuna berreskuratu ahal izateko.