UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Hizkuntzen prozesamendua: haurtzaroa, hizkuntzekiko kontrola eta funtzio exekutiboak elebakar eta elebidunengan

Thumbnail
View/Open
GrAL_Urkizu.pdf (406.7Kb)
Date
2020-12-21
Author
Urkizu Elizetxea, Alaitz
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/49199
Abstract
Gradu Amaierako Lan hau Costa (2017) lanean oinarritua dago batik bat. Hiru zati nagusitan dago banatua: haur elebidun eta elebakarren alderaketa, elebidunen eta elebakarren garunen eta hainbat prozesu kognitiboren alderaketa, eta azkenik, funtzio exekutibo eta atentzionalean elebidunek eta elebakarrek erakusten duten aldea. Lehenengo atalean, haurrek, bai elebidunek eta baita elebakarrek hizkuntzak bereizteko duten gaitasuna izango dut hizpide, haur txikien garunak aztertu dituzten ikerketa batzuen emaitzak azalduz. Gainera, elebakarrek eta elebidunek hizketaren jardunetik hitzak segmentatzeko egiten dutena aurkeztuko dut. Amaitzeko, elebakarrek eta elebidunek hitzen esanahiez nola jabetzen diren azalduko dut. Honetarako, hainbat autoreren ikerketak ekarriko ditut eztabaidaren harira. Bigarren atalean, elebidun baten bi hizkuntzak garunean nola antolatzen diren azalduko dut. Hizkuntzen prozesamenduari buruz jardungo naiz, eta hizkuntzek garunean duten irudikapena landuko dut. Ondoren, elebidunek erabili beharreko hizkuntza nola kontrolatzen duten aurkeztuko dut; beste kontu batzuen artean hauen garunean hizkuntza biak aktibatzen direla ikusiko dugu, eta erabili behar ez den hizkuntzak bestean interferentziarik ez sortzeko erabiltzen den inhibizioaz eta inhibizio honen kostuaz arituko naiz. Gero, lexiko mentalari egingo diogu so, eta elebidunek, elebakarrekin konparatuta, eskuragarritasun geldoagoa eta fidagarritasun gutxiago dutela ikusiko dugu. Azkenik, garun elebidunetan bakarrik gertatzen diren prozesu kognitiboak izango ditut aztergai. Hirugarren atalean, funtzio exekutibo eta atentzionalak landuko ditut. Interferentziak ekiditeko hizkuntzaren kontrola ondo menperatu beharra du garun elebidunak, eta ondorioz funtzio exekutibo eta atentzionala elebakarrak baino trebatuago duela ikusiko dugu. Arreta hobetze honek hainbat jarduera aldi beran burutzea errazten duela ikusiko dugu. Azkenik, elebiduntze prozesuari begiratuko diogu. Lanaren amaieran Ros (2016) artikuluak emaniko ikuspegia plazaratuko dut labur-labur. Hedabideetan azaltzen diren hainbat titular gezurtatzen ditu, elebidunen abantaila dena baino askoz ere handiagoa dela diotelako. Abantaila hauek aurkitzeko eta ikerketak elkarren osagarri izan daitezen elebidunen konpetentzia linguistikoa ahal beste kontrolatu behar dela dio.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka