Genero rolak eta estereotipoak haur hezkuntzan: genero bereizketaren erreprodukzioa eraldatzen hasteko ikerketa-diagnostikoa eta esku-hartzea
Ver/
Fecha
2020Autor
Machado de Souza, Agustina
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gradu Amaierako Lan honetan genero rolen eta estereotipoen erreprodukzioa eraldatzen hasteko esku-hartze bat planifikatu, gauzatu eta ebaluatzen da. Hau Donostiako ikastola publiko batean egindako praktikaldian burutu da, Haur Hezkuntzako 4 urteko haurren gelan hain zuzen ere. Horretarako, lehenengo, eskolako errealitatearen diagnostiko bat egin da; behaketa, inkesta eta bi elkarrizketen bidez irakasleek hezkidetzarekiko duten ikuspegia edo jarrera, eta praktika hezkidetzaileak garatzeko erraztasunak ikertu dira. Genero rol eta estereotipoen erreprodukzioa eraldatzeko jardueretan eta proiektuetan dagoen hutsunea ikusi ondoren, gai hau lantzeko esku-hartzea planifikatu da hainbat helburu zehatz kontuan izanda. Burutu ondoren, hura ebaluatzeko orduan, emaitzak helburu zehatzen arabera antolatu dira.