Hezkidetzaren aldeko irakasleek haurren genero identitateaz duten ikuspegia
View/ Open
Date
2020Author
Otaegui Lasarte, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
Irakasleek garai bakoitzean garrantzitsuak diren gaietan formatu behar izaten dute eta egun, feminismoaren eraginez, genero identitatearen gaia indarra hartzen ari da. Jakina da, haurren genero identitatea eragile ezberdinen bidezko elkarlanean gauzatzen dela. Honenbestez, ikerketa honetan, hezkidetzaren aldeko hautua egin duten Haur Hezkuntzako irakasle talde batek haurren genero identitatearen inguruan duen ikuspegia aztertzen da, baita eraketa prozesu horretan, indarra duten bestelako faktoreen gaineko kontzientzia ere. Metodologia kualitatiboa erabili da, sakoneko bost elkarrizketa ikerketaren oinarri izan direla. Eskuratu diren emaitzek jakinarazten dute, aurrerapauso handiak egin diren arren, irakasleen genero identitatearen ikuspegia oraindik femeninoan eta maskulinoan antolatzen dela. Eta eskolaz kanpoko faktoreek prozesu honetan duten eraginaren kontzientzia sendoa dutela.