Irakasleen arteko harremanak eskola testuinguruan: Eskola txiki baten kasua
View/ Open
Date
2020Author
Urretabizkaia Eraso, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
Honako hau, Gipuzkoako herri txiki batean kokatuta dagoen ikastetxe publiko bateko irakasleen arteko harremanak aztertzen dituen Gradu Amaierako lana da. Lan honen bidez, Eskola Txikien ezaugarri bereizgarriek irakasleen arteko harremanetan duten eragina aztertu nahi izan da. Horretarako, metodologikoki bertan lan egiten duten irakasleen bizipen eta usteak oinarri hartu ditugu, bertako lau irakasle protagonista bihurtuz eta hauekin elkarrizketak burutuz. Elkarrizketa horien ondorioz esan dezakegu Eskola Txikiak nahiz eta harremanetarako erraztaile diren, ezaugarri horiek ez direla zertan determinanteak izan.