EMEKIN emakumeen ekintzailetza programako proiektuen jarrera Covid-19 osasun krisian zehar
Abstract
Lan eta enpresa munduko genero diskriminazioan, aurrera pausu handiak egin dira azken hamarkadetan, pixkanaka emakumeak lan munduan txertatzen dituzten ekimenak edota araudi berriak sustatuz. Baina oraindik ere, berdintasun osoa lortzeko zeregin handia dago.
Horretarako, ASPEGI bezalako elkarteak daude, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkartea; helburu nagusi bezala bidezko eta berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortzea izanik, non genero perspektibatik ikusita, gizonek eta emakumeek lan aukera berdinak ditugun. Elkarte honek, EMEKIN emakumeen ekintzailetza programa kudeatuz, negozio berri bat ireki nahi duten emakume ekintzaileei laguntza eta babesa ematen die, merkatuko sarbidea erraztuz.
Aurten, emakume ekintzaileek, merkatuan jarduteko ohiko arazoak pairatzeaz gain (aukera desberdintasuna, kristalezko sabaiak, …), ekonomian eta gizartean gogor jo duen beste oztopo bati egin behar izan diote aurre: Covid-19 birusak sortutako pandemia mundialak ekarritako osasun, gizarte, eta krisi ekonomikoa.