Abiadura tenisean eta tenislari gazteetan: errebisio bibliografikoa
View/ Open
Date
2021-06-30Author
Lazcano González, Iñaki
Metadata
Show full item recordAbstract
Tenisa oposiziozko kirol bat da, zeharkako aurkariekin eta txandakako parte
hartzearekin. Bertan jokalariak banatzen dituen oztopo edo sare bat existitzen da, modu
honetan, jokalari bakoitza sarearen alde ezberdinetan kokatuz. Kokapen honetatik
izango da jokalariek kolpeak egin beharreko lekua. Bestalde, banakako modalitateaz
gain, bikoitza ere existitzen da, non jokalarien arteko kolaborazio-oposizioa ematen den.
Jokoaren helburu nagusia pilota sarearen alde batetik bestera desplazatzea da. Kirol
hau alderdi handi batean inguruaren eta aldagai aldagarrien menpe dago, ondorioz,
jokoan zehar bere ziurgabetasun maila oso handia izan daiteke.
Tenisa ezagutzen den moduan, XIX.mendearen bukaeran praktikatzen hasi zen eta
munduko herrialde gehienetan kirol guztien artetik ospe handienetarikoa duen kirola da.
Baina ez zen “Open era” bezela ezagututakora arte, hau da, 1968ra arte, tenisa
gizartean kirol eta ikuskizun moduan garrantzia handia hartu zuela. Garai honetan
arautegi berriak ezartzen dira, adibidez; jokalari profesionalak txapelketa mota guztietan
parte hartu zezaketela, zeina Tenislari Profesionalen Asoziazioaren (ATP) eta Emakume
Tenislarien Asoziazioaren (WTA) sorrerarekin batera, eboluzioareko gertakari
garrantzitsuak izango diren.