Jolastoki aktiboak. Ikastetxean jarduera fisikoa sustatzeko proiektua.
View/ Open
Date
2021-06-30Author
Iturbe Telleria, Iñigo
Metadata
Show full item recordAbstract
Aurrerapen teknologikoek agintzen duten garai hauetan, sedentario izaera duten jarduerak areagotu dira eta haur zein gazteen artean osasunerako onuragarriak diren jarduerak murrizteko joera dago. Joera horrek, jarduera fisiko ezak alegia, eragin zuzena du pertsonen osasun, garapen eta bizi kalitatean. Beraz, jarduera fisikoa gizartea osatzen duten haur zein gazteen onurarako ezinbesteko elementu bilakatu da eta bere sustapena banako hauetara iristeko beharra agerikoa da. Horrenbestez, haur zein gazteak jarduera fisikoan hezi ahal izateko, hauen egunerokotasunean esku hartzeko beharra dago. Ikastetxeetan, gizartea osatzen duen pertsona oro bertatik pasatzea ziurtatuta izanik, ikasle guztiek jarduera fisikoan parte hartu dezaten lortzeko aukera dago. Hortaz, Jolastoki Aktiboak izeneko lan honetan, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako jolastokian jarduera fisikoa sustatzeko proiektu bat diseinatu da, ikasleen ezaugarri, interes zein beharretatik abiatuz eta haien arteko harremanak landuz, ikasle orori jarduera fisikoa egiteko aukera eskainiko diona.