Lehen Hezkuntzako Heziketa Fisikoko programa akzio motorraren domeinuen arabera aztertzeko behaketa tresna: Plaentxi eskolako programaren analisia
View/ Open
Date
2021-06-30Author
Mendizábal Alberdi, Joritz
Metadata
Show full item recordAbstract
Hasiera hasieratik argi izan dut hezkuntzarako erabilgarria den zerbait sortzeko nahia. Horrelako lan batek ematen dituen aukerak baliatu nahi izan dira urteetan zehar erabilgarria izan daitekeen materiala sortzeko.
Ondorengo lana batez ere hezkuntzara orientatuta dago, Heziketa Fisikoaren (HF) arlora hain zuzen ere. Beronen erabilera askotarikoa izan daiteke, edozein motatako jarduera fisiko analizatzeko baliagarria izanik. Motrizitateak gure bizitzan duen pisuaz asko eta asko ohartzen ez badira ere, gero eta teoria gehiago dira beronen garrantzia azpimarratzen dutenak.
Bizitza egunez egun aldatzen badoa ere, kurrikulumaren aldetik aspaldiko urteetan aldaketa gutxi jasan dituen ikasgaia dugu HF. Arloa ikusteko eta irakasle asko eta askoren praktika modua aldatu bada ere, kurrikulumeko elementuek ez dute aldaketarik izan aspaldi eta oso zaharkituta gelditu dira egungo jakintzekin alderatuz. Hau ikusirik, marko teoriko sakon baten ostean, ikasgairako Akzio Motor Domeinuen (AMD) bidezko lan sistema proposatzen da. Kurrikulumak izan beharko lukeen eraberritzerako proposamenak ere egiten dira, eta batez ere, profesional bakoitzaren jardunaren hobekuntzarako tresna erabilgarri bat aurkezten da. Tresna hau, pasatako ikasturtea aztertzeko interesa duen edozeinentzat eskuragarri uzten da, beti ere beronen erabilerak bultzatutako hobekuntzek haurren garapena osoago eta orekatuagoa ekarriko dutela pentsatuz. Lanaren amaieran, AMDen irizpidetan eta jarduerak osatzen dituzten elementuen aniztasunean oinarrituta programazio orekatu baten eredua ageri da adibide gisa.