Adineko pertsona hauskorretan erorketak murrizteko ariketa fisikoa eraginkorra al da?
View/ Open
Date
2021-10-05Author
Pagazartundua Olaizola, Anne
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun bizi itxaropena luzatu egin da eta populazioa zahartzen ari da; hala ere, zahartzaroa osasunak baldintzatzen du neurri handi batean. Izan ere, zahartzaroan sindrome geriatrikoak deituriko osasun-egoera konplexuak agertzen dira. Hauskortasuna sindrome geriatriko bat da, eta bere ezaugarrien artean daude indarra, potentzia eta masa
muskularra galtzea, ibiltzeko gaitasuna okertzea edota erorketak pairatzea, besteak beste.
Azken urteotan egindako ikerketen bidez frogatu da ariketa fisikoa egiteak hauskortasuna eta bere ezaugarriak hobetzen edota lehengoratzen dituela; beraz, adineko hauskorren
erorketen prebentzioan interbentzio eraginkorra izan daiteke