dc.contributor.advisor | Labaca Echeverría, Ainitze | |
dc.contributor.author | Hernández Acuña, Iera | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN | |
dc.contributor.other | DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E. | |
dc.date.accessioned | 2021-10-05T16:47:54Z | |
dc.date.available | 2021-10-05T16:47:54Z | |
dc.date.issued | 2021-10-05 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/53239 | |
dc.description.abstract | Nerabezaroa pertsonaren garapenerako eta buru osasunerako etapa erabakigarria da. COVID-19 pandemia dela eta araututako konfinamenduaren ondorioz sare sozialekiko adikzioa eta depresioa areagotu da biztanleria talde horretan. Teknologia eskuragarri den lehenengo konfinamendua izanik, pairatutako egoeratik ikastea beharrezkoa da momentuko konfinamendua eta etorkizuneko koarentena posibleei aurre egin ahal izateko.
Helburua: Konfinamendu egoeran, nerabeen sare sozialekiko adikzioa eta haren ondorioak murrizteko erizaintza esku hartzeak identifikatu eta aztertzea da errebisio honen helburu orokorra.
Metodologia: Patient-Intervention-Outcome egitura jarraituz, bilaketa bibliografikoa 2020ko urritik 2021eko urtarrilera arte egin da Biblioteca Virtual de la Salud, Cochrane, Dialnet eta Pubmed datu baseetan. Iragazki eta barneratze zein kanporatze irizpideetan oinarrituz 26 artikulu hautatu dira lana egiteko. Fenomeno berria izanik, beste adikzio motetan erabiltzen diren erizaintza zainketak ere bilatu dira ad hoc.
Emaitzak: Depresioa eta sare sozialekiko adikzioa estuki lotuta daude. Erizainak arrisku faktore aldagarriak murriztu eta babesleak indartu behar ditu, horien artean familiak tratamenduan duen eginkizunari garrantzia emanez. Horretarako, erizainak 5A estrategia jarraitu dezake familiaren eta nerabearekin batera emandako zainketen continuum-aren bidez.
Eztabaida: Gaurkotasun handiko eta berria den gaia izanik informazio gutxi dago eta artikuluen artean kontraesanak daude. Hala ere, beste adikzioen erizaintza interbentzioak baliatuz North American Nursing Diagnosis Association-en metodologian oinarritutako jarduerak proposatzen dira.
Ondorioak: Sare sozialen adikzioaren eta depresioaren arteko erlazioa bi noranzkokoa da. Arazo hau tratatzeko erizaintza esku hartzeak eskasak badira ere beste adikzioetakoak aplika daitezke betiere familiaren inplikazioa sustatuz. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | COVID-19 | es_ES |
dc.subject | sare sozialak | |
dc.subject | adikzioa | |
dc.subject | depresioa | |
dc.subject | nerabezaroa | |
dc.subject | erizaintza-zainketak | |
dc.title | COVID-19 pandemiagatiko konfinamendu egoeran sare sozialekiko adikzioa garatu duten nerabeentzako erizaintzako zainketak | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2021-04-30T07:09:52Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2021, la autora | |
dc.contributor.degree | Erizaintzako gradua | es_ES |
dc.contributor.degree | Grado en Enfermería | |
dc.identifier.gaurassign | 116017-885944 | |