Show simple item record

dc.contributor.advisorLacalle Prieto, Jaione ORCID
dc.contributor.authorSoroa Navarro, Olaia
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2021-10-05T17:01:01Z
dc.date.available2021-10-05T17:01:01Z
dc.date.issued2021-10-05
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53247
dc.description.abstractOsasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, gaixotasun kardiobaskularrak mundu-mailako heriotza-arrazoi nagusiaren erantzule dira. Asaldura hauen ondorioz, odol-zirkulazioa oztopatu daiteke eta osasuna arrisku larrian jarri. Gaixotasun kardiobaskularren tratamendurako erabiltzen den prebentziozko neurri terapeutikoa Ahoko Tratamendu Antikoagulatzailea (ATA) da. Tratamendua kronikoki hartu behar duten pazienteen kopuruak nabarmenki egin du gora. Egun, 1.000.000 pertsona inguru bizi dira antikoagulaturik Espainian. Estatuan, ATArekiko, lehen mailako arretak edota hematologiako zerbitzuak burutzen duen kontrolaz gain, tratamenduaren autokontrola ahalbidetzen duten hainbat elkarte daude. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) autokontrolaren jarraipenerako informazioa igortzen duen elkarte bakarra Gipuzkoan dago, Asociación Gipuzkoana de Personas Anticoaguladas (AGIAC) deitua. Helburua: AGIAC elkartearekin elkarlanean, proiektu berritzaile eta praktiko batean parte hartzea. Jarduerak eta emaitzak: proiektua burutu ahal izateko ekintza desberdinak gauzatu dira. Lehenik, formakuntza fasean, informazioa eskuratzeko zein gaitegian barneratzeko hainbat bilera egin dira. Ondoren, bideoaren eraketa aurrera eramateko, informazioaren zehaztapenak burutu eta formatuaren nondik norakoak erabaki dira. Azkenik, proiektua ezagutzera eman eta lanaren emaitzak eta ondorioak jaso dira. Gogoeta: Gradu Amaierako Lana (GrAL) burutzeko horrelako proiektu batean parte hartzea oso esperientzia positiboa izan da. Elkartean barneratu, lan-dinamika ezagutu, gaiaren inguruko formakuntza jaso eta osasun hezitzaile bilakatzea aberasgarria izan da nire erizain bilakaeran. Autokontrolari esker, erabiltzailea arduratsuagoa bihurtzen da eta ahalduntze handiagoa lortzen du bere osasunaren kudeaketan. Pertsonen osasun-arreta egokia bermatu eta bizi-kalitatea hobetzeko jardunak beharrezkoak dira.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectgaixotasun kardiobaskularrakes_ES
dc.subjectahoko tratamendu antikoagulatzailea
dc.subjectautokontrola
dc.titleGipuzkoako pertsona antikoagulatuen elkarteko erabiltzaileei zuzenduriko proiektu didaktiko eta berritzaileaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-30T07:18:01Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurassign116052-894619


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record