Bideoen ekintzen sailkapena datu meatzaritzaren teknikak erabiliz
View/ Open
Date
2021-10-08Author
Muñoz Aseguinolaza, Unai
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Lan honen helburu nagusia auto autonomoak kontrolatzea da, barnean duen kamera erabiliz, errepidean dauden oinezkoen portaera aurreikusteko. Hainbat egoera kudeatzeko erabiliko da, hala nola, autoaren abiadura moteldu pertsona bat errepidea zeharkatzen ari bada, guztiz gelditu norbait lurrera erori bada edo azeleratu planoan inor ez badago. Ez hori bakarrik, baliteke momentu berdinean pertsona bat baino gehiago egotea eta haien artean elkarrekintza sortzea.
Bideoez osatutako datu-basea, BOSS izenekoa, oinarri moduan hartuz, eta hauek fotograma sekuntziak izanik, irudiez osatutako datu-basea eskuratu dugu. Irudi hauen bitartez, binaka hartuz, fluxu optikoa kalkulatu da eta eskuratutako informazio horrekin irudi berriak sortu dira. Amaitzeko, sailkapena egiteko WEKA erabili da. Hasiera batean, hasierako bideoei hainbat iragazki aplikatu zaizkie ezaugarri nagusiak lortzeko, eta ondoren bi sailkapen mota egin dira: sinplea eta konplexua. Honekin bukatuz, bozketa teknika aplikatu da.