Animaliekin lagundutako terapia: animalien boterea sintoma depresiboen hobekuntzan
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Fernández Ledesma, Maider
Metadata
Show full item recordAbstract
Espainian bizi itxaropena modu ikusgarrian hazi da XX. mendean zehar, Europako bizi-itxaropenik handiena izanik. Biztanleriaren zahartze honek, ezgaitasun eta dependentzia nagusiago bat dakar, eta epe luzerako asistentziaren beharra eragiten dute, horrela jaiotzen dira adinduen erresidentziak. Pertsona nagusien kantitatea areagotzearen ondorioz datozen urteetan, egoitzetako arretaren eskaera denbora luzera igo egingo da.
Kontestu instituzionalak, adinduei, bizitzako alderdi batzuetan galerak izatera eraman diezaieke, depresio egoerekiko kalteberatasuna areagotuz.
Gogo aldartearen nahasteek eta, bereziki, depresioak adinduetan, prebalentzia altua daukate, adindu instituzionalizatuetan %30-75 tartekoa izanik. Literaturak adierazten du animaliekin lagundutako interbentzioek bizi kalitatea eta sintoma depresiboak hobetzen dituela.
Hala ere, handituz doan animalien efektu psikosozialei buruzko ikerketez gain, oraindik ere honi buruzko jakituriaren eta honen inplementazioaren arteko arrail handia dago.
Animalien erabileraren dokumentazioa bederatzigarren mendetik dator, baserri abereak erabiltzen zirenean pertsonak tratatzeko. Gaur egun, geroz eta osasun profesional gehiagok, animali eta gizakien arteko elkar-eragin positiboa aprobetxatzen dute, animali terapia interbentzioak barneratuz pazientearen arreta planean.
Erizainek, paper klabea jorratzen dute ALT programen inplementazio eta arrakastan.