Show simple item record

dc.contributor.advisorUlibarri Ochoa, Ainhoa
dc.contributor.authorSan Vicente Izaga, Maitane
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2021-10-15T16:12:20Z
dc.date.available2021-10-15T16:12:20Z
dc.date.issued2021-10-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53377
dc.description56 p. -- Bibliogr.: p. 28-32
dc.description.abstractEsparrua eta justifikazioa: Minbizi guztietatik bularrekoa da emakumezkoen artean intzidentzia altuena duena. Diagnostikoari dagokionez, bularreko minbizi-kasu gehienak estadio inbasiboaren fase goiztiarrean diagnostikatzen dira eta horrek sendaketa aukerak areagotzen ditu. Normalean gaitzaren fase horretan aurkitzen diren pazienteek kirurgia jaso behar izaten dute kimioterapia eta/edo erradioterapia adjubantearekin batera. Modu horretan, gaixotasunak berak eta horrekin erlazionatutako tratamenduak eragindako albo ondorioek, nekea barne, bizitza-kalitatean eragin zuzena dute. Egoera horren aurrean, ariketa fisikoa minbiziarekin erlazionatutako nekea murrizteko eta horrekin batera, bizitza-kalitatearen okerragotzea ekiditeko eraginkorra izan daitekeela ikusi izan da. Helburua: Ariketa fisikoak bularreko minbizia duten eta kimioterapia eta/edo erradioterapia adjubantea jasotzen ari diren emakumeen nekearen arintzean eta bizitza-kalitatearen mantentzean duen eraginkortasuna aztertzea. Metodologia: 2010. urtetik aurrera gazteleraz zein ingelesez argitaratutako artikuluak erabili dira literaturaren berrikusketa kritiko hau egiteko. Artikuluak lortzeko ondorengo datu-baseak kontsultatu dira: Medline, Pubmed, Cinahl, PsycInfo, Cochrane, Cuiden eta Embase. Horrez gain, eskuzko bilaketa burutu da honako aldizkari hauetan: Journal of Advanced Nursing, European Journal of Cancer Care, European Journal of Oncology Nursing eta Cancer Nursing. Artikuluenbibliografia ere kontsultatu da artikulu gehiago lortzeko asmoz. Guztira hamabost artikulu aukeratu dira, horietako hamalau ikerketa kuantitatibo analitiko esperimentalak (13 EKA eta 1 entsegu kliniko sasi-esperimentala) izanik eta bestea aldiz, meta-analisia. Emaitzak eta eztabaida: Lortutako hamabost artikuluetatik seik egiaztatu dute ariketa fisikoak nekearen arintzean duen eragina. Beste zazpik aldiz, ez dute hori egiaztatzea lortu eta beste batek ezin izan du interbentzioaren benetako eraginkortasuna guztiz egiaztatu modu kategoriko batean. Hala ere, nekearen arintzea frogatzea lortu ez duten lau ikerketetan, interbentzio taldeak kontrol taldeak baino neke gutxiago pairatu du. Bestalde, bizitza-kalitateari dagokionez, lau ikerketek lortu dute bizitza-kalitatea mantentzea eta gainera, lauek bizitza-kalitatearen hobekuntza adierazi dute. Beste bi ikerlanek aldiz, ez dute hori egiaztatzea lortu, baina behintzat interbentzio taldeak kontrol taldeak baino bizitza-kalitate hobea eskuratu duela frogatu da. Azenik, bost ikerketetan ezin izanda baieztatu interbentzioak bizitza-kalitatearen mantentzean duen benetako eraginkortasuna. Ondorioak eta inplikazioak: Ariketa fisikoa bularreko minbizia duten eta tratamendu adjubante aktiboan dauden (kimioterapia eta/edo erradioterapia) emakumeen nekearen arintzerako eta bizitza-kalitatearen mantentzerako eraginkorra dela ikusita, erizainek, pazienteei eman beharreko zainketetan barneratu beharko lukete. Hala ere, norberaren ezaugarri eta beharretara egokitutako ariketa mota aproposena aukeratu ahal izateko, etorkizunean lagin handiagoko ikerketak burutu beharko lirateke.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectariketa fisikoaes_ES
dc.subjectbularreko minbizia
dc.subjectkimioterapia adjubantea
dc.subjecterradioterapia adjubantea
dc.subjectemakumea
dc.subjectnekea
dc.subjectbizitza-kalitatea
dc.titleAriketa fisikoaren eraginkortasuna bularreko minbizia duten eta kimioterapia eta/edo erradioterapia adjubantea jasotzen ari diren emakumeen nekearen arintzean eta bizitza kalitatearen mantentzeanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-11T06:26:09Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister112142-802268-08
dc.identifier.gaurassign119609-802268


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record