Arnasketa arazoen ondoriozko antsietatearen eta depresioaren maneiua, BGBK pairatzen duten gaixoengan: metodo ez farmakologikoen eraginkortasuna.
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Agirretxe Sánchez, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
BGBK gaixotasun konplexu eta hetereogeneoa da. Gaixotasun honen sintoma nagusiak disnea, eztula eta espektorazioa dira. Alderdi psikologikoari begira, antsietate eta depresioa disnearekin lotzen da. BGBK pairatzen duten pertsonen %19k antsietatea dute, %9´8k depresioa eta %7´3k bi sintoma hauen nahasmendu mistoa. Antsietateak eta depresioak, lotura zuzena dute birikietako gaixotasun espezifikoak dituzten BGBKko pazienteekin. Hori dela eta, beharrezkoa izan daiteke sintoma hauek arintzen dituzten metodo ez farmakologikoak erabiltzea, -hala nola, errehabilitazioa pulmonarra, psikoterapia eta teknika erlaxagarriak- eta tratamendu horien eraginkortasuna egiaztatzea.
Lan honetan, hiru metodo ez farmakologikoak sailkatu dira (Errehabilitazio pulmonarra, Psikoterapia eta Erlaxazio teknikak), eta beraien eraginkortasuna neurtzeko eskalak erabili dira. Hiru terapietatik ikertuena errehabilitazio pulmonarra izan da, antza denez antsietate eta depresioarekin eragin zuzena duena. Bestetik, psikoterapia lantzen zuten ikerketen arabera, hainbat esanguratsuak dira, nahiz eta batzuetan depresioan sortutako aldaketak nabariegiak ez izan. Azkenik, erlaxazio teknikei dagokienez, badirudi ez dagoela ebidentzia nahikorik antsietate eta depresio sintomak murrizten dituztela esateko.
Funtsezkoa da BGBK dela eta pazienteek pairatzen dituzten antsietate eta depresio sintomak ikertzea, izan ere, bi sintoma horiek euren bizi kalitatea baldintzatu dezakete. Sintomak arintzeko metodorik eraginkorrena eta gehien ikertu dena ere errehabilitazio pulmonarra da. Askotan, metodo hori tratamenduaren oinarria izanda, beste bi metodo ez farmakologikoak ere txertatu dira. Zentzu honetan, gaiaren garrantzia eta pazienteentzako onurak aintzat hartuta, ikerketa gehiago behar dela esan daiteke.