Show simple item record

dc.contributor.advisorZarandona Calvo, Jagoba
dc.contributor.authorAmunarriz Larrañaga, Miriam
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2021-10-15T16:35:18Z
dc.date.available2021-10-15T16:35:18Z
dc.date.issued2021-10-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53380
dc.description71 p. -- Bibliogr.: p. 25-28
dc.description.abstractMarko teorikoa eta justifikazioa: Crohn-en gaixotasuna traktu gastrointestinaleko edozein zatiko mukosaren hantura kroniko eta birsortzailea eragin dezakeen hesteetako hanturazko gaixotasuna da. Sintoma nagusien artean pisua galera, sabeleko mina, distentsio abdominala eta beherakoa aurkitzen dira, hauek eguneroko jardueran eta hortaz, gizabanakoen bizi-kalitatean eragin kaltegarria dutelarik. Etiologia ezezaguna izan arren, aipatu beharra dago zenbait ikerketa-ildok, dietak gaixotasunaren agerraldian duen eragina adierazi dutela. Ondorioz, gaixotasunaren izaera kronikoa eta intzidentzia handituz doala ikusita, garrantzitsua izango da erizainen ikuspegirik gaixotasunaren igorpen-fasearen maneiu dietetiko egoki bat egiten jakitea, paziente hauen eguneroko zainketaz arduratzen den profesionala baita, alor anitzeko arreta eskainiz. Helburua: Esku-hartze dietetiko ezberdinen eraginkortasuna aztertu Crohn-en gaixotasunaren igorpen fasean dauden paziente helduengan, igorpen egoera mantendu, gaixotasunaren jarduera-maila murriztu, hesteetako mukosaren hantura eta sintomatologia arindu eta bizi-kalitatea hobetzeko. Metodologia: 2010-2021 urte bitartean argitaratutako ikerketak erabili dira literaturaren berrikusketa bibliografikoa burutzeko. Honetarako hurrengo datu baseetan burutu dira bilaketak: Medline (Ovid), Embase, Cochrane eta Cinahl. Horrez gain, eskuzko bilaketak burutu dira “Enfermería clínica” eta “Journal of gastrointestinal nursing” aldizkarietan eta RNAO eta NICE praktika klinikorako gidetan. Emaitzak eta eztabaida: Lortutako 15 artikuluen bidez FODMAP baxuko dieta, baztertze-dietak (IgG4k gidatutako baztertze-dieta, karbohidrato espezifikoen dieta, haragi gorri eta prozesatuen baztertze-dieta), dieta antiinflamatorioa, dieta mediterraneoa, zuntza eta N-3 gantz poli asegabearen inguruko esku-hartze dietetikoak aztertu dira. Crohn-en gaixotasunaren igorpen egoerari eusteko N-3 gantz-azido poli asegabearen erabileran oinarritutako esku-hartze dietetikoa mesedegarria dela esan daitekeen arren, gainontzeko esku-hartze dietetikoak ikertu dituzten azterlanen iraupen laburrek, igorpenari eusteko duten eraginkortasuna aztertzea ekidin dute. Dena den, aztertutako esku-hartze dietetikoak gaixotasunaren jarduera-maila edo sintomatologiaren maneiuan lagungarriak gauzatu daitezkeela ikusi da, aurreko hauen eta bizi-kalitatearen hobekuntzaren arteko korrelazioaz jabetuz. Ondorioak: Eskuratutako ebidentzia mugatua izan arren, aztertutako esku-hartze dietetikoek Crohn-en gaixotasunaren igorpenaren tratamendurako eraginkortasun terapeutikoa dutela erakutsi dute. Hala ere, ikerketa gehiagoren beharra dago, lagin handiagoetan esku-hartze dietetiko ezberdinen epe-luzerako eraginkortasuna aztertuz, bai eta, erizainek gaixotasun honen aholkularitza dietetikoaren arloan burutzen duten esku-hartzeari beharrezkoa den ikusgarritasuna emanez.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectCrohn-en gaixotasunaes_ES
dc.subjectigorpen faseaes_ES
dc.subjectdietaes_ES
dc.subjecthelduaes_ES
dc.subjecterizaintza zainketakes_ES
dc.titleCrohn-en gaixotasuna igorpen fasean duten helduen maneiu dietetikoa: berrikusketa bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-11T05:36:41Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister112101-842565-08
dc.identifier.gaurassign119870-842565


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record