Show simple item record

dc.contributor.advisorCariñanos Ayala, Susana
dc.contributor.authorSoto Arakama, Uxue
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2021-10-15T16:50:15Z
dc.date.available2021-10-15T16:50:15Z
dc.date.issued2021-10-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53388
dc.description61 p. : il.-- Bibliogr.: p. 31-34
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Sarkopenia adinarekin gertatzen den gihar-masaren eta indarraren pixkanakako galera orokorraren sindromea da. Haren prebalentzia faktore ezberdinen ondorioz aldatzen den arren, adindunen artean ehuneko handia hartzen du eta urteekin intzidentzia igoko dela igartzen da. Gainera, alderdi fisiko, psikologiko eta sozialean hainbat ondorio kaltegarri izateaz gain, bizi kalitatearen galera ere eragiten du eta erikortasuna, hilkortasuna zein osasun gastua areagotzen ditu. Hortaz, adinekoek zahartze aktibo eta osasuntsua izateko, nahitaezkoa da sindromearen prebentzioa lantzea, eta horretarako, erizainak ariketa fisikoa sustatu dezake. Helburu orokorra: Pertsona adindunetan sarkopenia prebenitzeko ariketa fisikoak duen eraginkortasuna aztertzea. Metodologia: Helburuari erantzuteko, hurrengo datu-baseak kontsultatu dira: Medline-Ovid zein PubMed, Cinahl, Lilacs, Cuiden, Cochrane eta Embase. Gainera, eskuzko bilaketak ere burutu dira ebidentzia zientifikoan oinarritutako aldizkari hauetan: Revista Española de Geriatría y Gerontología, Geriatric Nursing eta Gerokomos. Halaber, RNAO, NICE eta OSTEBA praktika klinikoko gidak ere kontsultatu dira. Bilatutako artikuluak 2010-2020 urteen artekoak dira eta ingelesez idatzita daude. Horrela, errebisio honen helburuari erantzuten dioten 15 emaitza lortu dira: 14 ausazko entsegu kliniko eta errebisio sistematiko 1. Emaitzak eta eztabaida: Sarkopeniaren prebentzioan ariketa fisiko mota ezberdinek duten eraginkortasuna aztertu da eta horien artean, erresistentziako entrenamenduak aurkeztu du efikazia mailarik altuena sindromearen hiru indikatzaileak areagotzeko orduan, hots, gihar-masa, gihar-indarra eta errendimendu fisikoa. Dena dela, analizatutako ikerketek hobekuntza metodologikorako tartea aurkeztu dute. Ondorioak: Erresistentziako entrenamendua sarkopenia prebenitzeko estrategiarik egokiena dela ondorioztatu daiteke. Gainera, neurketa teknikaren sentsibilitatea, esku-hartzearen iraupena edota entrenamenduaren ezaugarriak kontsideratu beharreko puntuak direla aurkitu du errebisio honek. Halaber, sarkopeniaren prebentzioan, proteina kantitate egokia kontsumitzeak ere eragina izan dezake. Edozein modutan, ikerketen kopuru eskasak eta horien mugek ez dute emaitzen orokortzea baimentzen eta gehiago ikertzeko premia erakusten dute.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectsarcopeniaes_ES
dc.titleGorputza mugitu eta sarkopenia prebenitu! Adindunetan sarkopenia prebenitzeko ariketa fisikoak duen eraginkortasuna.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-11T06:26:10Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister112071-870814-08
dc.identifier.gaurassign119559-870814


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record