Mastektomiaren inpaktua bularreko minbizia duten emakumezkoen gorputz-irudian eta bizitza-kalitatean.
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Muñoz Expósito, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Mundu mailan, nahiz Espainian, bularreko minbizia da motarik ohikoena emakumeen artean. 2020. urtean, Espainian, 32.953 kasu berri diagnostikatu ziren. Bularreko minbiziari aurre egiteko dauden tratamenduen artean, mastektomia daukagu; oraindik munduko kasuen %30ean jarraitzen dena egiten. Mastektomiak bular bat edo biak erauztea suposatzen du. Bularra berezko garrantzia dauka emakumearen gorputzean, emakumezkoaren estetikaren funtsezko osagaia osatzen baitu hainbat kultura- eta gizarteren arabera. Mastektomia gaixotasuna tratatzeko prozedura eraginkorra den arren, honek sentimendu kontrajarriak eragiten ditu jasaten dutenen bizitzan; eraso fisiko, sozial eta psikologiko garrantzitsuak sortzen baititu.
Helburu orokorra: Mastektomiak bularreko minbizia duten emakumezkoen gorputz-irudian dakarren aldaketak identifikatzea eta honek bizitza-kalitatean duen inpaktua aztertzea.
Metodologia: Literatura zientifikoaren errebisio kritikoa egin da. Horretarako, hainbat datu-base kontsultatu izan dira: Medline, Cinhal, PsycINFO, Cochrane, Cuiden eta Embase. Horrez gain ere, eskuzko bilaketa egin da 4 aldizkari elektronikoetan, hala nola, European Journal of Cancer Care- eta Psicooncología-n. Azkenean, Gradu Amaierako Lan hau idazteko azken 10 urteetan ingelesez eta gazteleraz argitaratutako 21 artikulu erabili dira: 14 ikerketa kuantitatiboak (12 transbertsalak eta 2 longitudinalak), 4 ikerketa kualitatiboak eta 3 errebisio bibliografikoak.
Emaitzak eta eztabaida: Bularraren erauzketak eragin handia dauka jasaten duten emakumeen gorputz-irudian, eta horrek, zuzeneko erlazioa du bizitza-kalitatearekin. Geroz eta gorputz-irudi txarragoa hauteman, orduan eta bizitza-kalitate okerragoa jasaten dute. Gorputz-irudian nabarmentzen diren arazoak, gorputza ez ezagutzea, sentikortasun murrizketa, eta emetasunaren-, norberaren erakargarritasun fisikoaren-, eta ukipen-sentsazioaren galera dira. Hala ere, badaude, biziraupen aukera dela eta, ikuspegi baikorra dutenak. Aldiz, bizitza-kalitatean, afektatuen dauden dimentsioak rol funtzionamendua, funtzionamendu emozionala, sexu-funtzionamendua, sexu-plazerra eta etorkizuneko ikuspegia dira. Eta pairatzen dituzten sintoma nabarmenenak nekea, mina, insomnioa, besoko sintomak eta bular sintomak dira. Azkenik, ikerketen arabera, hainbat faktore modulatzaile aurkitu dira emakumeen bizipenak modulatu dezaketenak: adina, mastektomiatik igarotako denbora, bularra berreraikitzeko aukera izatea eta mastektomiari gehitutako beste tratamendu onkologikoen albo-ondorioak.
Ondorioak eta inplikazioak: Literaturaren berrikusketa kritiko honetan zehaztu egin da, mastektomiaren eraginpean zeuden emakumeen gorputz-irudia eta bizitza-kalitatea negatiboki kaltetuta zeudela, eta erlazio esanguratsua zegoela hauen bien artean. Hortaz, etorkizunerako zenbait inplikazio garrantzitsu iradoki dira, bai metodologiari begira, bai erizaintzari begira ere.