Sehaskako-heriotza, gure esku dago? Osasun profesionalak eta gurasoak jakin beharreko arrisku faktoreak.
Fecha
2021-10-15Autor
Blanco Agudo, Laura
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Haurren bat-bateko heriotzaren sindromea (HBHS) haurretan ematen den azalpenik gabeko eta ezusteko heriotzari egiten dio erreferentzia, bizitzako lehen urtean zehar gertatzen dena. Azken urteotan sindrome honen intzidentzia murriztuz joan arren, gaur egun oraindik ere ematen den fenomenoa da, familia askori sufrimendua ekarriz. Erizaintzako interbentzioak arrisku faktore aldagarrietara bideratuz, heriotza kopurua murriztu daiteke.