Edateko Uraren Horniketa-Sistemaren hobekuntzaren diseinua Cejancas Herrian (Cantabria)
Date
2021-10-18Author
Fernández de las Heras Elexpuru, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Betidanik , landa-eremuak diskriminatu egin dira azpiegituren esparruan. Bertako biztanle urriak eta geografia direla eta, eremu horietan inbertitzea errentagarria ez izatea dakar. Azken urtean, COVID-19 agertu zenean, landa-eremuek biztanle gehiago izan dituzte, eta herri horiek ez dute behar besteko azpiegiturarik biztanleen beharrak betetzeko.
Edateko uraren horniketa funtsezkoa da bizitza osasuntsu baterako, eta ur horrek giza kontsumorako uraren kalitatearen osasun-irizpideak ezartzen duen araudia bete beharko du, nahiz eta populazio oso txikia duen herri batentzat izan, lan honetan aurkezten den modukoa.
Cejancas herria Kantabriako hegoaldean dago, Valderredible haranean. Haran hau 52 herrik osatzen dute, eta horietako bat Cejancas da. Herri horiek, udan, biztanle- hazkuntza bat izaten dute, eta ur-horniketa mugan jartzen da. Cejancas herriak 12 biztanle ditu urte osoan zehar, baina aste buruetan, oporretan eta udan 86 biztanle izatera irits daiteke. Gainera, eremu hau oso lehorra da eta muturreko tenperaturak ditu.
Cejancas herriko ur-gordailua eta haren horniketa sarea, 80ko hamarkadaren hasieran eraiki zen. Gordailu honek hornitzen duen ura, hiru iturburuetatik dator, eta grabitatez iristen da. Gradu Amaierako Lan honen bidez uraren kalitatea hobetzea eta kantitatea handitze lortu nahi da. Horretarako, dokumentu hauek aurkezten dira: memoria, eranskinak, planoak eta aurrekontua.
Lan honetan uraren analisiak, uraren kalitatea hobetzeko tratamenduak eta horien gailuak aurkezten dira, baita edateko uraren horniketa-sistema hobetzeko diseinua ere. Uraren kalitatea hobetuko da, deposituan bertan sedimentazioa eginez eta ura desinfektatuz. Azken hori, klorazio-sistema batekin egingo da, hipoklorito sodikoarekin. Tratamendu horiekin, “140/2003 Errege Dekretua, otsailaren 7koa, edateko uren kalitatearen osasun irizpideak ezartzen dituena ” errege dekretua beteko litzateke. Ur-kantitate handiagoa lortzeko, gordailu handiago bat jartzea proposatuo da, urteko sasoi euritsuenetan sortzen den ur-soberakina ez galtzeko.
Laburbilduz, herriko edateko ura hobetzearen helburuarekin, Gradu Amaierako Lan moduan, Ingeniaritza Zibileko Graduan, edateko uraren horniketa-sistemaren hobekuntzaren diseinua Cejancas herrian (Cantabria) lana aurkezten da.