Glukosa monitorizazioa eta intsulina dosia kalkulatu eta kudeatzeko aplikazioa
Abstract
Espainia mailan 5.3 milioi pertsonak diabetesa jasaten dute, eritasun honen ondorioz
gorputzak ezin ditu odol glukosa mailak modu egokian kudeatu. Hainbat diabetes mota
dauden arren tratamenduan aurrerapen gehienak 1. motako diabetesarentzat garatzen dira.
Tratamendu hauek gorputzak sortu ezin duen intsulina ordezkatzearen inguruan sortzen
dira. Intsulina dosi hauekin laguntzeko hainbat gailu eta aplikazio garatu dira urteetan zehar.
Hauetatik erabilera zabalduena dutenak glukometro jarraiak dira, hauek egun osoan zehar
neurketak egiten dituzte eta erabiltzailearentzat eskuragarri jartzen dituzte. Gradu
amaierako lan honetan glukometro hauen neurketak erabiliz egun batetik besterako intsulina
dosi gomendatuak kalkulatuko dituen algoritmo bat garatuko da lan honetan. Ondoren
algoritmo hau mugikorreko aplikazio baten bidez inplementatu egin da.