Garun paralisia pediatrian, asistentzia integrala
Laburpena
[EUS] Garun paralisia nerbio sistema zentraleko disfuntzio iraunkor eta ez progresiboa duten gaixotasun talde heterogeneoa da, non asaldura motore primarioa bestelako sintomekin batera agertu ohi den (epilepsia, disfagia, arnas gutxiegitasuna, ikusmen asaldurak etab.).
Gaitz hau pairatzen duten haurrek, eta batez ere disfuntzio motor larria dutenek (GMFCS IV-V), eguneroko bizitzan guztiz mugatzen dien klinika zabala erakusten dute, ingresu ugari eta medikuntzako espezialitate ezberdinen ikuskapena behar izaten dutenak.
Maneiu multidisziplinarraren bidez, ume hauen sintomatologia modu global batean artatu daiteke, eta bakoitzari asistentezia terapeutiko indibidualizatuago bat eskaini. Modu honetan bai haurraren bai familaren bizi kalitatea hobetze daiteke.