Intoxikazioak pediatrian eta azken urteetako aldaketak
View/ Open
Date
2021-11-19Author
Kortabitarte Urkaregi, Loriane
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] SARRERA: Pediatrian intoxikazio akutuen ondoriozko kontsultak ohikoak ez diren arren, garrantzia handia daukate erikortasun eta heriotza-tasak handitu ditzaketelako. Gaur egungo egoeraren erregistro epidemiologikoa izatea garrantzitsua da prebentziorako estrategiak garatzeko, konplikazioak murrizteko eta praktika klinikoan ondo jarduteko.
HELBURUAK: 2018 urtean zehar Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietan ikusitako intoxikazio kasuak aztertzea eta azken hamarkadan epidemiologian eta maneiuan emandako aldaketak ikertzea.
MATERIAL ETA METODOAK: Erregistro erretrospektiboan oinarritutako azterketa deskriptiboa egin da, 2018 urtean Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Pediatrikoetan intoxikazio susmoen ondorioz baloratu diren haur guztien larrialdietako historia klinikoak eta ebolutiboak berrikusiz. Honez gain, datuak 2008 urtekoekin alderatu dira, 10 urtetan gertatu diren aldaketak ikusteko.