Nazioarteko Zigor Auzitegia Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan
Abstract
Palestinaren eta Israelen arteko gatazka aspalditik dator, baina berebiziko garrantzia hartu du 2021eko otsailaren 5ean Nazioarteko Zigor Auzitegiak harturiko erabakiarekin. Bertan, auzitegiak 1967.urtetik Israelek okupaturik dituen Palestinako lurretan gauzaturiko egitateen gainean eskumena duela dio. Hori dela eta, lan honetan auzitegiaren eskumena orokorrean aztertuko dugu eta ondoren, Palestinako kasu berezira aplikatu. Bigarren atalean berriz, Fiskaltzak palestinar eta israeldar hiritarrei egozten dizkien ustezko gerra krimenak aztertuko ditugu eta azkenik, gatazka honen azken egitateak eta gaur egungo egoera azalduko dugu.