Iraunkortasuna farmazia arloan Covid 19aren aurretik eta ondoren
Abstract
Farmazia eta iraunkortasuna oso erlazionatuta ez daudela pentsa badaiteke ere, egidnako bilaketa lan honetan burututako bilaketa bibliografikoak kontrakoa erakusten du. Bilaketa horretan denbora muga 5 urtekoa izanik eta ‘Sustainable Development Goals and pharmacy practice’ hitz gako bezala erabilita 14 ikerlan aurkitu dira. Bi terminoen erlazioa, gainera, Garapen Jasangarriko Helburuekin alderatu da aldi berean.Horrela ikusi da praktika-farmazeutikoa eta iraunkortasunaren erlazio hori osasuna eta ongizatea, lan duina eta hazkuntza ekonomikoa, desberdintasunen murrizketa, industria, berrikuntza eta azpiegitura, helburuak lortzeko elkartasunak eta kalitatezko hezkuntza helburuak lortzeko bidean islatzen dela.
Behin erlazioa finkatuta, erlazio hori gure inguruneko egoeratara hurbiltzea eta hauetan COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioak aztertzea izan da lan honen helburu nagusiena. Horretarako bi lan esperimental egin dira, bata Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalean eta bestea Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean.
Ospitalean egindako azterlana telefarmaziari buruz egin da. Garcia Orcoyen Ospitalean COVID-19aren ondorioz sortu behar izan zen telefarmaziako zerbitzuaren inguruan hian zuzuen ere.
Fakultadean burutu den analisi esperimentala ikasleei egindako iraunkortasun-gaitasunen inguruko galdetegien bitartekoa izan da.
Alde batetik, telefarmaziako proiektuak pazienteen onurarako dela ikusi da, hauek egiten zituzten bidaiak asko murriztu direlako. Beste aldetik, ikasleen gaitasun holistikoaren eta estrategia gaitasunaren mailak jardueren beharrik gabe hobetu direla ikusi da. Honekin guztiarekin, egindako bi analisi esperimentaletan COVID-19ak eragin positiboa izan duela antzematen da, praktika farmazeutikoaren iraunkortasunak hobera egin baitu.