Arnas Birus Sintzitialaren eragin klinikoa bi urtetik gorako pazienteetan
Abstract
[EUS] Arnas Birus Sintzitialaren (ABSaren) gaixotasunaren deskribapenak ume txikietan eta arrisku taldeetan zentratu dira, ABS kasu gehienak bi urtetik gorako populazioan identifikatu diren arren. Ikerketa honen helburua ABSak eragindako infekzioaren eragina bi urte baino paziente nagusiagoetan aztertzea izan zen.
Kohorte-ikerketa erretrospektibo bidez egin zen, Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuan 2017an alderantzizko transkriptasaren bidezko Real Time polimerasaren kate-erreakzio (RT-PCR) bidez konfirmatutako ABS infekzio guztiak barne hartzen. Heriotzarako arrisku-faktore independienteak identifikatzeko aldagai anitzeko analisia burutu zen.
ABSak 2 urtetik gorakoetan duen inpaktua aintzat hartzekoa da, batez ere 65 urtetik gorakoetan.