Show simple item record

dc.contributor.advisorGil Goicouría, Francisco Javier ORCID
dc.contributor.authorMayo Landa, Julen
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2022-01-10T17:45:41Z
dc.date.available2022-01-10T17:45:41Z
dc.date.issued2022-01-10
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/54858
dc.description.abstract[EU]Aurrekariak: Egun, goi-mendizaletasuna eta mendi lasterketak puri-purian dauden garaiotan, altuera handiko eremuetara bidaiatzen duen jende kopurua handituz doa. Giza gorputza ez dago garaiera horietan ematen diren baldintzak jasaten ohituta, eta horren ondorioetako bat altuera gaitza bezala ezagutzen dena izan daiteke. Eritasun hau 2500 metrotik gora agertu ohi da normalean, eta buruko mina, goragaleak, zorabioa, ahultasuna eta loezina bezalako sintomak ematen ditu. Egoerak okerrera eginez gero, garun zein birika edema eragin ditzake, eta azkenik, heriotza. // Helburua: Altuera gaitzaren fisiologia eta ekintza mekanismoei buruz gaurdaino lorturiko ezagutza azaltzea, haren sorreran eragina izan dezaketen faktoreak aztertuz. Horrez gain, gaitzaren detekzioan eta profilaxi nahiz tratamenduan azken urteetan emandako aurrerapenak biltzea. // Metodoak: Azken bost urteotako artikuluen bilaketa burutu da PubMed datu basean, “acute” “mountain” eta “sickness” hitz gakoak erabiliz. Hasiera batean 49 ikerketa aurkitu baziren ere, berrikusketa egiteko 18 aukeratu dira. // Emaitzak: Mendian gora igo ahala altuera gaitza jasateko aukera handituz joan da. Helmugara iristeko behar izandako denborak eragina dauka, azkarrago igotzean kasu gehiago ematen baitira. Altuerara igo aurretik preaklimatazio prozesu bat burutzeak onurak erakutsi ditu. Arrisku faktoreei dagokienez, obesitatea eta aurretiko osasun egoera kaxkarra altuera gaitza jasateko arriskuarekin erlazionaturik daude. Adina, sexua, tabakoa eta loaren eraginak ez daude argi. Altuera gaitzaren biomarkatzaile moduan joka dezaketen substantziak IL-6, ET-1, FENO eta kortisola dira. Gaitzaren profilaxi zein tratamendurako farmako eraginkorrena Azetazolamida da, neurri ez-farmakologiko moduan altuera jaistea eta oxigeno gehigarria aipa ditzakegularik. // Ondorioak: Altuera gaitzaren ekintza mekanismoei buruzko ideia orokor bat dagoen arren, gorputzean ematen diren prozesu biomolekular zehatzak ezezagunak dira egun. Etorkizunera begira, gaiaren inguruko ikerketa gehiagoren beharra dago, batez ere gaitzaren detekzio eta maneiuan aurrerapenak garatu ahal izateko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectacutees_ES
dc.subjectmountain
dc.subjectsickness
dc.subjectrisk factors
dc.subjectprophylaxis
dc.subjecttreatment
dc.titleAltuera gaitzaren oinarri fisiologikoak: gaiaren egungo egoera.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-19T12:10:10Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, Julen Mayo Landa
dc.identifier.gaurassign115327-796093


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record