Osteoporosiaren prebentzioa ariketa fisikoaren bitartez. Berrikuspen bibliografikoa. Gida kliniko baten proposamena.
View/ Open
Date
2022-01-11Author
Unamuno Aguirregomezcorta, Nerea
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Osteoporosia hezurren kalte orokor bat da, dentsitate eskasiak eta mikroarkitekturaren narriadurak osatua, hezurrak hauskorragoak bihurtzen dituena. Gaixotasun oso prebalentea da, zeinen prebalentziak gora egitea espero den, populazioaren zahartzearen harira. Gaixotasun asintomatikoa denez, kasu gehienetan, hezur haustura bat gertatzearen ondorioz diagnostikatzen da. Haustura mota hauek morbi-mortalitate handia daukate, baita kostu handia osasun sistemarentzat. Koste- efektibitatea kontuan hartuta, prebentzioari garrantzia emateak aukera on bat dirudi. Lan honen helburua ariketa fisikoak hezur mineral dentsitatean eta, beraz, osteoporosiaren prebentzioan daukan eragina eta garrantzia aztertzea da, baita ariketa mota zehatz egokienak zeintzuk diren ikertzea. // //
Hipotesia ikertzeko, gaiaren inguruko errebisio bibliografiko bat egin da datu-base garrantzitsuenetan, ariketa fisikoa eta hezur dentsitate minerala erlazionatzen dituzten artikuluak bilatuz. Ebidentzia zientifiko graduak jarraituz, berrikuspen sistematiko eta meta-analisiak lehenestu dira. // // Datu baseak arakatu ondoren, ebidentzia gradu altuena duten artikuluei garrantzia gehiago emanez eta izenburu eta abstract-ak irakurri eta gero, 10 artikulu aukeratu dira gure interesei erantzuten dietenak. Artikuluak aztertu eta irakurketa kritikoa egin ondoren, ondorioak atera eta gomendio batzuk adostu dira. // //
Ariketa fisikoak onura ugari ditu gorputzeko sistema desberdinetan, baita hezur ehunean ere. Hala ere, azken honen kasuan badirudi ariketa fisiko mota guztiek ez daukatela eragin berdina. Hezur mineral dentsitatean galerarik eza edo irabaziren bat egon ahal izateko, gainkarga/tentsio minimo eraginkor bat gainditu behar da. Atalase hori igarotzeko, ariketa fisiko mota egokiena indar/erresistentzia motako ariketa fisikoa dela dirudi, bai gizon zein emakumeetan, edota indarra talkadun ariketekin konbinatutako ariketa programa. Aipatzekoa da ere gaztetatik ariketa fisikoa praktikatzeak etorkizunerako daukan onura ere.