Sistema monitorizatuen bidezko glukosa mailen neurketek eskeintzen dizkiguten datuen ikerketa 1 motako diabetean
Date
2022-01-11Author
Arratibel Pernas, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Sarrera: Hemoglobina A1c glukosa mailen maneiurako gold standard-a bihurtu zen Diabetes Control and Complication Trial (DCCT) -ek A1c mailen eta diabete kronikoen arrisku kardiobaskularren arteko erlazio estua frogatu ostean. Gaur egun, teknologia berrien aurrerapenei esker, eta kasu honetan sentsoreen zehaztasun eta erabilera errazari esker, larruazalpeko sistema monitorizatuen bidezko glukosa mailaren neurketa jarraiak aurrerapauso garrantzitsu bat eman du (1). Neurketa jarrai hauekin TIR (Time in Range) balioa lortzen dugu zeinak adierazten digun glukosa mailak zenbat denbora diraun balore optimoen artean paziente bakoitzean. Informazio honi esker diabetesa pairatzen duten gaixoek beren ingesta dietetikoa, kirola, intsulina dosiak optimizatu ditzazkete eta garrantzitsuagoa dena, egoera gluzemiko akutuak prebenitzeko baliagarria izan daiteke. // Helburuak: Ikerketa honen helburu nagusia sentsore interstizialek eskeintzen dizkiguten datuen arabera 1 motako diabetea duten gaixo talde baten ezaugarriak definitzea eta haien artean aldagai ezberdinak konparatzea da.