Desgaitasuna duten pertsonen egoera eta lege babesa, gaitasun juridikoaren egikaritzan desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko legeri zibila eta prozesala erreformatzen duen lege aurreproiektua aztertuz (orain 8/2021 legea) eta, bereziki, oinordetzan izandako aldaketak
View/ Open
Date
2022-01-13Author
Rico Vázquez, Ania
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Lan honen helburua, alde batetik, desgaitasuna duten pertsonen egoera aztertzea da, eta beste aldetik, gaitasun juridikoaren egikaritzan desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko legeri zibila eta prozesala erreformatzen duen Lege Aurreproiektuak sortuko dituen aldaketak aztertu, bereziki Oinordetza Zuzenbidean.
Orain arte ezgaitasunak eragin handia izan du baina proposaturiko Lege Aurreproiektuak kontzeptu hau ezabatzen du eta desgaitasuna duten pertsonei autonomia gehiago eskaini die. Hori dela eta, ezgaitasuna desagertzen da baina, hauei laguntzeko neurri berriak arautzen ditu.
Beraz, lanean zehar azalduko da zer den gaitasuna eta ezgaitasuna, gaur egun indarrean dagoena ezagun dezagun, eta gero desgaitasuna azalduko da, antzeko kontzeptuekin argibideak emanez ez nahasteko. Ondoren desgaitasuna duten pertsonei eskaintzen zaien babesa azalduko da, New Yorkeko Konbentzioa kontuan izanik, hura onartzearen ondorioa erreforma hau baita. Gero, Aurreproiektuak dakarren erreforma eta Kode Zibileko indarrean dauden arauen artean konparaketa egingo da ondorioak aztertuz.