Defentsa legitimoa nazioarteko terrorismoaren kontrako borroka tresna gisa: non dago muga?
Abstract
Azken urteotan, nazioarteko terrorismoak izugarrizko indarra hartu du, nazioarteko bake eta segurtasunaren aurkako mehatxu nagusienen artean kokatu delarik. Etiologia anitz eta oso ezberdinak izan ditzakeen fenomenoa izanik, gaur egun zalantzarik gabe nabariena eta bereziki presente duguna jihadismoa da. Mehatxu berri honen aurrean, Estatuek indarraren erabilera justifikatzeko defentsa legitimoaren figura aldarrikatzeko joera hartu dute, Nazio Batuen Gutunak hasiera batean VII. Kapituluan ezarritako segurtasun kolektiborako sistemaren markotik aldenduz.