Monarkia Parlamentarioa: Erregearen prerrogatibak 1978ko Espainiar Konstituzioan
View/ Open
Date
2022-02-21Author
Arean Saratxaga, Jonathan
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] 1978ko Konstituzioak Espainiako Erregearentzat arautzen dituen prerrogatibei buruz hitz egingo dugu. Beraz, Espainiako Konstituzioak Koroari aitortzen dizkion funtzioak eta ahalmenei hitz egingo dugu, Juan Karlos I. Erregean zentratuz. Hasiera batean, Monarkia parlamentarioaren sorrera azalduko dugu eta historian zehar izan duen eboluzioa. Bestalde, Espainiar Monarkiaren erregimen juridikoa 1978ko Konstituzioan aztertuko dugu, batez ere, Erregeak Espainia Konstituzioarengatik jasotzen dituen prerrogatibak eta funtzioak aztertuz. Hala ere, bortxaezintasunaren, erantzukizun eza eta aforamenduaren ahalmenak aztertzea izango da helburu nagusia. Beraz, behin 1978ko Konstituzioa sortu zenetik aurrera izandako eboluzioa aztertuko dugu eta Juan Karlos I. Erregeak, ikuspegi juridiko batetik jasotzen dituen prerrogatibak aztertuko ditugu, bereziki erreparatuz eremu penalean, zibilean eta politikoan. Kasu honetan, helburu nagusia finkatzeko, Erregeak bere kargua dela eta, izan dituen ahalmenak sakonki aztertu egingo ditugu, bortxaezintasuna eta erantzukizun eza ahalmenetan zentratuz.